Ireki menu nagusia

Venezia jauregia (italieraz: Palazzo Venezia) Erromako Venezia enparantzan kokatua dagoen jauregi bat da, Pigna rionean. Veneziako Errepublikaren enbaxada izan zen.

Venezia jauregia
Palazzo Venezia Pano (1).jpg
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
Italiako udalerriErroma
Erromako RioniakPigna
Koordenatuak 41° 53′ 44″ N, 12° 28′ 55″ E / 41.895658°N,12.481906°E / 41.895658; 12.481906Koordenatuak: 41° 53′ 44″ N, 12° 28′ 55″ E / 41.895658°N,12.481906°E / 41.895658; 12.481906
Historia eta erabilera
Jabea Italia
Komisarioa Paulo II.a
Erabilera Museo di Palazzo Venezia Itzuli
official residence Itzuli
Arkitektura
Estiloa Pizkundetar arkitektura
Ondarea
Kontaktua
Helbidea Piazza San Marco, 49 - Roma
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Erdi Aroko dorretxe bat bazen San Marco Evangelista al Campidoglio basilikaren alboan eraikia. San Marko elizako kardinalen egoitza zen. 1451 urtean Pietro Barbo kardinalak (gerora Paulo II.a Aita Santua izan zenak) jauregia eraldatzea erabaki zuen Aita Santuen egoitza bihurtzeko. Koliseoko harriak erabili zituzten eraikina altxatzeko.

Leone Battista Alberti arkitektoak diseinatu zuela uste da baina pizkundetar itxura Giuliano da Maiano arkitektoarena da.

1564an Pio IV.ak Veneziako Errepublikari eman zion eraikinaren zati handiena, Erroman izango zuen enbaxada izan zedin. Campo Formioko Itunaren ondoren (1797) Austria-Hungariako Inperioak Veneziako Errepublika bereganatu zuen eta jauregia Austriak Vatikanoan zuen enbaxadorearen egoitza bihurtu zen.

1910 urtean Italiako Gobernuak Venezia jauregiaren antzekoa den adreilu horizko jauregi bat eraiki zuen Venezia enparantzaren beste aldean.

Bigarren Mundu Gerra garaian Benito Mussolinik bere bulegoa ezarri zuen bertan eta hitzaldi garrantzitsuenak Veneziako jauregiaren balkoian eman zituen. 2010 urtean Mussoliniren bunker sekretu bat aurkitu zuten jauregiaren sotoan.