Martin Mitezar

arkitekto espainiarra

Martin Mitezar, (Idiazabal, Gipuzkoa, 15?? - Idiazabal, Gipuzkoa, 15??) arkitekto eta kontratista izan zen, batez ere Zaragozan aritu zena. Hernando de Aragon artzapezpikuarentzat lan ugari egin zituen.

Martin Mitezar
Bizitza
JaiotzaIdiazabal, XVI. mendea
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIdiazabal, XVI. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Bizitza aldatu

Martín Mitezar XVI. mendearen hasiera aldera jaio zen Idiazabalen. 1540 urterako Zaragozara joan zen lan egitera, eta bertan Juan Castellano hiriko arkitektoa zenarentzako lanean hasi zen. Castellanosekin egindako kontratuan urrezko 20 floriko soldata eta Mitezargoaren mantenua adostu zituzten: “se compromete a sustentarlo, a vestirlo y a calzarlo”. Aipagarri da, garai honetan gerora arkitekto bezala lan egingo zuen Mitezargo langileak ahartean ez zekiela idazten.

Maria Juan Urbizu izan zen bere emaztea.

Mitezar Zaragozan bizi zen arren, ez zuen sekula Idiazabalekin loturarik galdu: “se declara natural del lugar de yrecabal de la prouincia de guipuzqua, pero vecino de Zaragoza”. Honez gain Idiazabalgo parrokiarentzako ere dirua uzteko borondatea agertu zuen eta ezohikoa bazen ere Idiazabalera sarri itzultzen zen.

Lanak aldatu

1550. urtean lan kontratu berri bat sinatu zuen Martin Mitezarrek. Oraingo honetan, Charles Mendibe arkitektoak hartu zen bere langile bezala bost urterako urtean 100 soldataren truke. Martin Mitezarrez gain, Mendibek beste Idiazabaldar bat ere kontratatu zuen lanerako, Juan Stenaga 15 urteko gaztea.

Mendibe arkitektoa, Hernando Aragoikoa Zaragozako artzapezpikuaren arkitekto ofiziala zen. Eliza eta komentuak nonahi eraikitzen ari ziren garaia zen.

Mitezarrek 1551. urtean Veruelako klausurako komentuaren ondoan harresi bat egiteko lan egin zuen. Gerora, Vera de Moncayoko parrokian eta Alcalá de Moncayokoan ere lanak egin zituen 1554ra bitartean.

Zistertarrei Mitezarrek egindako lanak gustatu zitzaizkiela dirudi, lan hauen ondoren komunitate honen enkargu gehiago jaso baitzituen, Nafarroako Olibako monasterioan eta Zaragozako Cambronen besteak beste.

 
Idiazabalgo elizaren barnealdea.

1553. urtean, Idiazabalgo San Migel parrokia zaharra txiki geratu zela eta, handitzeko eta berritzeko erabakia hartu zen. Aurreko eliza zaharrak, ez zuen gaur egungoaren itxurarik. Gurutze latino itxurakoa zan eta portada nagusia gaur egun San Ignazioren aldarea dagoen lekuan zegon kokatua. Eliza berria Alemaniako eliza kolumnarioetan oinarrituta eraberritu eta haditu zen, eta lanak egin zituena Pedro Nafarrasagasti idiazabaldarra izan zen arren, arkitekto lanak eta trazatuak Martin Mitezarrek eginak dira.

1558. urtean Artzapezpikuren aginduz Zaragozako Santa Luziako eliza eraikitzen ari zela Charles Mendibe arkitektoa hil zen. Hau ordezkatzeko, Hernando Aragoikoak Martin Mitezar aukeratu zuen.

Artzapezpikuaren arkitekto titular gisa, Mendibek Santa Luziako elizan hasitako lanak amaitzea izan zen bere lehen lana: “erection y nueua fabrication de la yglesia de sancta lucia”. 1562an amaitu zuen lan hau, eta 37.000 soldata jaso zituen ordainetan.

1563an beste bi enkargu jaso zituen Mitezarrek: Trasobareseko monasterio zistertarra egitea eta, zalantzarik gabe lanik garrantzitsuena izan zen Peñaflorgo Aula Dei kartuxa diseinatu eta eraikitzea.

Cartuja eraikitzeko enkarguak, diseinatu aurretik hainbat cartuja bisitatu arazi zion, nola egiten ziren eta nolakoak ziren aztertzeko. Valentzia eta Castellonen izan zen hangoak ikusten.

1564ko otsailaren 29an jarri zen lehen harria Pleñaflorren eta Mitezaren zuzendaritzapean lanak hasi ziren:“superintendente y architecto de toda la obra.”

Zailtasun ugari izan ziren lanak egiteko garaian. Lanak hasi eta gutxira, aldi baterako obra geratu behar izan zuten izurrite baten ondorioz. Gerora, zailtasun operatibo, ekonomiko eta denborazkoak ere izan ziren, eta hau gutxi balitz 1566an Martin Mitezar gaixotu egin zen, eta azken borondateak ere idatzi zituen.

Haurdun zegoen Maria Juan Urbizu, Mitezarren emaztea, alargun geratzeko zorian egon bazen ere, gaixotasuna gainditu zuen arkitektoak eta lanean aurrera jarraitu ahal izan zuen. Azkenik, 1567an Aula Deiko lanak amaitu zituen.

Ospea aldatu

Aula Deiko esperientzia profesionalak, prestigio handia eman zion Mitezar arkitektoari. Marka propioa ere sortu zuela esan daiteke, konopiodun bodeda izartsuak Mitezarren ikur bilakatu baitziren.

Kartuja eraiki ondoren, eta bidean heriotza ere gertu sentitzean ondorioz akaso, ofizioa eta bizitzari neurria hartzea erabaki zuela dirudi. Enkargu asko jasotzen hasi zen arren, lan egiteko modua aldatu zuen Mitezarrek. Trazatu eta lanen planifikazioak bere gain hartzen zituen arren, lanen exekuzioa azpikontratatzen hasi zen.

Azpikontraten bidez egin zituen, esaterako, Quinta de Ebroko eliza, Zaragozako Jesusen konpainiako kolegioa eta El Pozuelo de Aragongo eliza.

Azken urteak aldatu

1570ean, Mitezargo Martinek, bizitzari buelta berri bat emateko erabakia hartu zuen.

Irabazitako diruaren zati handi bat etxeak erosteko erabili zuen. Maria Juan Urbizu emaztearekin erdibana, Zaragozan etxe ugariren jabea zen Mitezar, gutxienez ondorengoak: familiaren bizilekua zen Filarza kaleko etxebizitza, kale berean patiodun beste etxe bat, Lar Armas kalean etxe bat, Coso delakoan jauregi bat eta Justizia plazan beste hainbat etxebizitza.

Ondasun hauek guztiak saldu, eta 1570eko abenduaren 3rako, behintzat, familia guztiarekin batera berriro Idiazabala behin betirako itzuli zen Martin Mitezar: “se declara vezino de erizabal de la prouincia de guipuzcoa”.

Eliza eta komentuen eraikuntza alde batera utzita, bestelako negozioei ekin zien eta 1577tik 1588era bitartean finantza jarduera garrantzitsua izan zuen Mitezarrek, diru mugimendu handiak egin zituelarik.

1598ko maiatzaren 14ean, beste idiazabaldar batzuekin batera Gurutzetako Amabirginaren kofradiaren sortzaileetako bat izan zen.