Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra

Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra edo Altzaniakoa 24,07 kilometro koadroko lurraldea da, Gipuzkoako hegoaldearen zati gehiena hartzen duena. Bertan, Euskal Autonomi Erkidegoko mendirik garaienak daude; horietako zazpi, 1.500 metrotik gorakoak. Ez du berezko balio administratiborik, baina sei herri arduratzen dira lurraldearen administrazioaz: Idiazabal, Segura, Zegama eta Zerain Gipuzkoaren aldetik eta Asparrena eta Donemiliaga Arabaren aldetik.

Altzaniako partzuergoa
Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra
Araba / Gipuzkoa
Administrazioa
Herrialdea Espainia
Antolaketa
Partzuergoa

Asparrena, Donemiliaga, Idiazabal, Segura, Zegama, Zerain
AlkateaAmaia Junquera Landeta
Posta kodea20214
Geografia
Azalera24,47 km²
Altuera{{{garaiera}}}
Demografia
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1406
segura.eus…
Artxiboa Segurako udaletxean aurkitzen da

Historia aldatu

XV. mendean sortu zen, Gipuzkoako Partzuergo Txikia izenarekin (gero, Arabako herriak ere sartu zirenean, bi partzuergotzat bereizi ziren: batetik txikia, bestetik orokorra), Henrike III.a Gaztelako erregeak Fernan I.a Perez Aiarakoari mendiko lursail batzuk eman zizkionean. Hilabete batzuk geroago, Fernan Perez de Aialak berak Segurako hiribilduari saldu zizkion lursail haiek, Aragoiko 500 urrezko florinen eta bi oihalen truke. Idazki hura erregeak berak berretsi zuen 1406ko irailaren 16an.

Idazkian Segurako hiribildua besterik agertzen ez den arren, kontuan hartu behar da garai hartan Goierriko hainbat herri Segurari batuta zeudela. Beraz, eskualdeko hainbat herriren buru gisa erosi zituela esan daiteke. Horixe berresten du 1430eko dokumentu batek; izan ere, Legazpiko unibertsitateak zegokion zatia banandu eta mugarritu egin zuela adierazten du. Idazkian bertan, Segurako hiribilduak eta Idiazabal, Segura, Zegama eta Zeraineko unibertsitateek elkarrekin erosi zutela ere jartzen du. Legazpiko zatia banandurik, beste guztia beste lau herrien administraziopean geratu zen.

 
Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorraren kokalekua, Gipuzkoan.

XV. mendean zehar, gipuzkoar herriek partzuergoaren hegoaldean ziren herriekin hitzarmenak egin zituzten, haiek ere partzuergoko baliabideak ustia zitzaten. Zalduondo, Araia, Donemiliaga eta Agurain herriez ari gara. Aguraingo herria 1916. urtean atera zen partzuergotik.

Mugakideak aldatu

Ingurune naturala aldatu

Mendiak aldatu

Ingurune oso menditsua da, izan ere Urkillako, Altzaniako eta Aizkorriko mendilerroek mugatzen dute, 1.200 eta 1.500 metro artean tontorrak dituztelarik. Bestela, Aizkorri-Arazko natura parkearen zati bat ere eskualde honetan dago, eta horren barruan Urbiako zelaigunea.

 
Urbia.

Hidrologia aldatu

Partzuergo honen barnean, Urola eta Oria ibaien iturburuak daude iparraldean. Hegoaldean, aldiz, Altzania, Ametzaga eta Zirauntza errekek ekialderantz Arakil ibaia sortuko dute Sakana aldean. Mendebalderago, Barrundia ibaiak Zadorrako sistema osatzen laguntzen du.


Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu