Latinezko ibidem hitzak, ibid. zein ib. laburtua, euskaraz leku berean esan nahi du. Idem moduko hitz hori, bibliografia zientifikoan agertzen denean, "aurretik aipatutako leku berean" esan nahi du, eta tokiaren izena ez errepikatzeko erabiltzen da. Hots, bibliografietan, soilik idazten da ibidem aurreko oharra testu berari dagokionean, kontuan izan gabe oharrak orrialde berean edo hainbat orrialdetako distantziara dauden[1].

Latinismoa denez, letra etzanaz idatzi ohi da.

Adibideak:

  • 4 E. Vijh, Latin for Dummies (New York: Academic, 1997), 23. orr.
  • 5 Ibid.

5 erreferentzia eta 4 erreferentzia berak direla adierazi nahi du Ibid. horrek, hau da, bi-biak leku berean daudela, E. Vijh-ek 1997an New Yorken argitaratutako Latin for Dummies liburuko 23. orrialdean.

  • Jose Maria Etxebarria (Bilbo, 1907 - ibidem, 1994): adibide honetan, pertsona hori leku berean jaio eta hil zela adierazten da.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.