Altzaniako Estazio Megalitikoa

Altzaniako Estazio Megalitikoa. Aztarna megalitiko asko ikus daiteke Altzaniako mendilerroan. Guztira zortzi dira ezagutzen direnak. Dena dela, gehiago ere egon daiteke.

Bidaarte I trikuharria.
Garagarza trikuharria.
Otsaarte trikuharria.
Etxegarate trikuharria.

Historiaurreko monumentuakAldatu

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak. Inguru honetan sukarriz egindako tresna asko agertzen dira eta horrek inguru honek izan zuen aktibitatea adierazten du. Gaur egun ere artzaintza trasumantearen presentzia handia da.

Kokapen geografikoaAldatu

Geografikoki lau ibaiek lurraldea mugatzen dute: Urtsuaran eta Oria ibaiak, batetik, Otzaurte eta Altzania errekak, bestetik. Lurra hareharria da eta 800 metro inguruan kokatzen da. Zortzi monumentu megalitiko biltzen ditu bertan. Udalerri hauetan daude monumentuak: Altzaniako Patzuergoa eta Idiazabal, Segura eta Zegama udalerriak.

Sailkatutako monumentuakAldatu

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

TrikuharriakAldatu

Guztira zazpi:

  • Bidaarte I
  • Garagarza
  • Otsaarte
  • Tartaloetxeta
  • Trikamuñoota
  • Zorroztarri
  • Etxegarate

TumuluakAldatu

Guztira bat:

  • Bidaarte II

Egoera legalaAldatu

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan 8 monumentu aipatzen dira.[1]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu