Gudugarreta Beasaingo auzo bat da, herriaren mendebaldean kokatua, Murumendi mendiaren magalean. Ondarre eta Arriaran auzoak ditu mendebaldean eta Loinatz auzoa ekialdean. Hainbat baserri daude eta industria eta tailerrak, bertan auzoaren izen bera daraman industriagune bat baitago. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 30 biztanle ditu.

Gudugarreta
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaBeasain
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°03′13″N 2°13′15″W / 43.05361°N 2.22083°W / 43.05361; -2.22083
Garaiera174 metro
Demografia

Demografia eta biztanleria aldatu

Gudugarretako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
38 38 38 35 38 28 28 30

Historia aldatu

Txikia izan arren (eliza propiorik ere ez zeukan), hiribildu beregaina izan zen 1615 eta 1882 bitartean. Aurretik, lurraldea Segurari zegokion.

1840an lortu gabe saiatu zen Beasainen integratzen, une horretan udalerria ez zelako bideragarria. 1860ko erroldan 91 biztanle zeuden. Azkenean, 1882an, lortu zuen Beasainen integratzea.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa