Pascual Madoz

Pascual Madoz Ibañez (Iruñea, 1806ko maiatzaren 17a - Genova, Italia, 1870eko abenduaren 13a) politikaria eta idazlea izan zen.

Pascual Madoz
Pascual Madoz, de José Nin y Tudó (1873), Congreso de los Diputados (2).jpg
Escudo de la Provincia de Madrid hasta 1983.svg
Madrilgo gobernadore zibila

1868 - 1868ko urriaren 19a
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
JaiotzaIruñea1806ko maiatzaren 17a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
BizilekuaBarbastro
Zaragoza
Paris
Iruñea
Madril
Tulle
Tours
Bartzelona
HeriotzaGenova1870eko abenduaren 11 (64 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Hezkuntza
HeziketaColegio San Lorenzo de las Escuelas Pías
(1810 -
Zaragozako Unibertsitatea
(1821 - : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, kazetaria, Ministroa, estatistikaria, idazlea eta geografoa
Lantokia(k)Madril
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Progresista

BizitzaAldatu

 
Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar (Madrid, 1845).

Zuzenbide ikasketak egin zituen Zaragozan. Liberala zen ideietan eta progresista ekintzetan. Fernando VII.aren absolutismoaren aurkako konspirazio batean parte hartu zuen. Espetxeratu ondoren, erbesteratu egin zuten. Erbestean zela, geografia eta estatistika ikasketak egin zituen Parisen eta Toursen.

Maria Kristina Borboikoak 1832. urtean emandako amnistiari esker, Bartzelonara joan zen. Han, Diccionario geográfico universal (18291834) eta Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar (1850) idazten lagundu zuen; Francisco Coello aritu zen kartografo lanetan. Bartzelonan, gainera, El Catalán oposizioko egunkariaren zuzendari izan zen.

Lleidako diputatu eta finantza ministro izan zen. Esparteroren aurka egin zuen, eta, 1854ko Iraultzari esker, abuztuaren 9an, Bartzelonako gobernadore bihurtu zen. Gero diputatu, Gorteetako lehendakari eta Ogasuneko Ministro izan zen. Ministroaldi hartan, desamortizazio lege bat aurkeztu zuen Gorteetan, eta onartuta ikusi ahal izan zuen.

Milizia Nazionalarekin batera borrokatu zen, baina gerra galdu ondoren erbestera jo behar izan zuen berriro. Elisabet II.a monarkiatik eraitsia izan zenean itzuli zen Espainiara, eta Seiurteko demokratikoan Madrilgo gobernadorea eta Ministro Kontseiluko presidente bitartekoa izan zen. Italiara joan zen, Amadeo Savoiakoari tronua eskaintzeko ordezkaritzarekin, eta han hil zen, Genovan, 64 urte zituela.

Idazlan nagusiakAldatu

  • Colección universal de causas célebres (1840)
  • Diccionario Geográfico-Estadístico-Histórico de España y sus posesiones de ultramar (16 liburuki, 1845-1950).

KaleakAldatu

BibliografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu