Ataun-Burundako Estazio Megalitikoa
Ataun-Burundako Estazio Megalitikoa. Inguru honetan aztarna megalitiko asko ikus daiteke. Guztira, Gipuzkoako aldean, hamalau ezagutzen dira.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/15/Aitxu_trikuharria.jpg/220px-Aitxu_trikuharria.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/bf/Argonitz_trikuharria.jpg/220px-Argonitz_trikuharria.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/46/Bernoa_trikuharria.jpg/220px-Bernoa_trikuharria.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/45/Igartza_Mendebalde_trikuharria.jpg/220px-Igartza_Mendebalde_trikuharria.jpg)
Historiaurreko monumentuak
aldatuPeriodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.
Kokapen geografikoa
aldatuIdiazabaldik Lizarrustira iristen den mendia da, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan. Luzetarako eremu proiekzio haundi bat izan arren ez du inoiz 1000 metrotik gorako kotarik lortzen. Estazioa Nafarroan jarraitzen du; Nafarroa aldean ere hauekin lotutako monumentu megalitikoak daude. Lurra hareharrizkoa da.
Sailkatutako monumentuak
aldatuEstazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:
Trikuharriak
aldatuGuztira hamaika ezagutzen dira:
- Aitxu
- Argonitz
- Balenkaleku hegoalde
- Bernoa,
- Igartza mendebalde
- Intxusburu
- Larreluze
- Muñaan
- Napalatza
- Urrezulko Armurea
- Atxurbi
Tumuluak
aldatuGuztira hiru ezagutzen dira:
- Igartza ekialde
- Praalata
- Unanabiko
Egoera legala
aldatuEstazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan 14 monumentu aipatzen dira.[1]