Francisco Azurmendi
Francisco Azurmendi (Idiazabal, Gipuzkoa, 1727 – Altzo, Gipuzkoa, 1796) euskal artista, marrazkigile, erretaulagile eta eskultore gisa nabarmendu zen.
Francisco Azurmendi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Idiazabal, 1727 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Altzo, 1796 (68/69 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, marrazkilaria eta eskultorea |
Baserri giroan hazi arren, beste askok ez bezala irakurtzen eta idazten ikasi zuen Azurmendik. Arkitektura ikasketak egin ez zuen egin, baina, Ferrolen (Galiza) maisu ezagun batekin ikasi zuen, ziurrenik Pedro Ignacio Lizardirekin.
Garai hartako artista ezagunen artean tokia egitea kosta zitzaion arren, aurkitu zuen, eta horren ondorio berak utzitako ondarea. Dominen diseinuak egin zituen, baita erretauletako erliebe narratiboak ere. Marrazkiak ere egin zituen, baina batik bat erretaulen obretan aritu zen, 30 inguru guztira. Bere estiloa barrokoaren eta neoklasizismoaren artekoa izan zen.
Azurmendiren erretaulak herri askotan ikus daitezke: Ataunen, Mutiloan, Ordizian, Seguran, Alegian, Donostiako Santa Marian, Santa Teresan eta San Frantziskon, Errenterian, Amasan, Andoainen, Lezon, Beran, Altsasun, Lekeition eta Hondarribian.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Francisco de Azurmendi, un artista con mucho carácter» El Diario Vasco 2010-03-18 (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ Astiazaran, Maria Isabel. (2010). Gipuzkoako Erretablistika, III. Francisco de Azurmendi.. Gipuzkoako Foru Aldundia.