Idiazabal gazta
jatorri-deitura babestua duen gazta mota euskalduna
- Artikulu hau Idiazabal jatorri izena duen gaztari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Idiazabal (argipena)».
Idiazabal gazta Hego Euskal Herriko hainbat tokitan egiten den ardi-gazta da, mundu osoan ezagunenetarikoa, 1987tik jatorrizko izendapena duena.
Idiazabal | |
---|---|
![]() | |
Jatorrizko herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Bizkaia |
Esnearen jatorria | Ardia |
Pasteurizatua | Ez |
Egitura | Gogorra |
Zahartze denbora | Gutxienez 2 hilabete |
Ziurtagiria | Jatorrizko Izendapena 1992 |
Izena Idiazabal herriak (Gipuzkoa) eman badio ere, Idiazabaldik eta Goierritik kanpo ere ekoizten dute, hala nola Tolosaldean, Urola Erdian, Araban, Nafarroan eta Bizkaian.
Ibilbidea
aldatuSakontzeko, irakurri: «Idiazabalgo gaztaren ibilbidea»
2014ko martxoaren 21an Seguran Idizabalgo gaztan oinarritako ibilbidearen aurkeztu eta martxan jarri zen, berau ekoizten diren Goierri, Urola Garaia eta Debagoienako lekuetatik igarotzen delarik.