Martin Elola Berasategi

Txistularia

Martin Elola Berasategi, (Idiazabal, Gipuzkoa, 1867an - Bilbo, Bizkaia, 1935eko urtarrilaren 17a) Begoñako Udaleko azken txistularia, maixu, zuzendari eta txistu-egilea ere izan zen. Euskal Herriko Txistulari Elkartea sortzeko lan egin zuenetako bat. Hari zor zaio gorde den txistu grabaziorik zaharrena (1905).

Martin Elola Berasategi
Martin Elola, Baserritarren Sindikatuaren aurrean (1925) Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaIdiazabal, 1867
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1935eko urtarrilaren 17a (67/68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta whistle artist (en) Itzuli
Martin Elola Berasategi

Bizitza aldatu

1887-1908: Zumarragako udal txistulari bandaren zuzendari. 1888: Eustakia Albisurekin ezkondu zen. Gutxienez hamar seme-alaba izan zituzten. Bata, Enrike, umetan atabalari eta gero txistulari lagun. 1908-1925: Begoñako udal txistulari (Bilbok Begoña bereganatu arte). 1915: urriak 14an Bilboko Club Deportivok antolatu pregoilari txapelketa irabazi zuen. Biharamunean pregoia euskaraz eta gazteleraz irakurri zuen. 1925-1935: Bilboko udal txistulari. 1934ko abenduak 8an auto istripua izan zuen Bilboko Epaltzaren Alargunaren kalean. Larri, Basurtuko Ospitalera eraman zuten. 1935eko urtarrilak 17an hil zen, auto istripuan izandako zaurien ondorioz.

Txistularia aldatu

 
Euskal Herriko Txistulari Elkartearen sorrera batzarra. Arrate (1927). Eskuinean jezarrita, Martin Elola.

1887-1908: Zumarragako txistu bandako zuzendari, 20 urte bete aurretik. Galtzear zen garaian, Antiguako ermitan uztailak 2an egiten den ezpatadantzari eusteko lan egin zuen ( Pablo Gorosabel historialaria). Txistu txapelketetan ere sarri aurkeztu zen. 1889: Donostiako Lore Jokoetan diploma, Demetrio Muxika irabazlearen atzetik. 1899: Bilboko Lore Jokoetan garaile (Demetrio Muxika hirugarren). 1905: Gramophon Companyko ingeniari batek musika grabazioak egin zituen Donostian; 30 fonograma egin zituen. Donostiako Udal Banda, Donostiako Orfeoiko kide bi eta Martin Elola bera aritu ziren. Grabazio horietan galdu ez den bakarra Elolaren fandango bat da. Gorde den txistu grabaketarik zaharrena. Resurreccion Maria de Azkuek euskal kantutegirako errepertorioko pieza batzuk hartu zizkion: "Fandango con variaciones" eta "Zortziko". 1908ko azaroak 2: Begoñako eskolan egindako oposizio-frogara 12 lagun aurkeztu ziren. Epai mahaiak (tartean Aureliano Valle konpositorea eta Rogaciano Arzuaga txistularia) Martin Elola hautatu zuen. Ordutik herriko ekitaldi nagusi guztietan aritu zen: Ama Birjinaren bederatziurrenean, goizeko 8etan meza amaieran edo kalejiretan, San Isidro eguneko kasu. Euskal Herriko Txistulari Elkartea sortzeko lan egin zuen. 1927ko sortze batzarra Arraten egitea proposatu zuen.

Lanak aldatu

Grabaketak aldatu

Erreferentziak aldatu