Pierre Lhande
Pierre Lhande Hegi[1][2] (Baiona, Lapurdi, 1877ko uztailaren 9a - Atharratze, Zuberoa, 1957ko apirilaren 17a) euskal idazlea eta apaiza zen.
Pierre Lhande | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1877ko uztailaren 9a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Atharratze-Sorholüze, 1957ko apirilaren 17a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, idazlea eta apaiza |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Petit Pierre eta Nadi-Preherel |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
![]() |
Duen izenak konfusio baten ondorioa dirudi; aitaren deitura Basagaitz zen baina dokumentazioan Allande Atharratzeko bere aitona txistulariaren izena agertzen da eta gero hau Lhande itxuraldatu zuten[3].
BiografiaAldatu
Baionan jaio bazen ere, zuberotartzat jo daiteke, han baitzuen familia eta zortzi urterekin aita hil zitzaionean Zalgizeko Apatia etxera amarekin bizi izatera joan zelako. Ama Montevideon jaioa zuen.
Maulen Bigarren Hezkuntzako ikasketak burutu eta Baionako Seminario handian sartu zen baina bota egin zuten, bere kezka nagusia euskara zelakoan. Orduan Rodésen (Okzitania) Jesusen Konpainian sartu zen; kongregazioarekin Belgika (1901), Herbehereak (1903), El Puerto de Santa María eta berriro Belgikan egon eta gero apaiz jesuita bihurtu zen 1910eko abuztuan.
Hondarribian egon zen; 1922an espainiar estatutik bota zuten gobernuak euskaldunekiko zuen jarrera kritikatzeagatik. Paris inguruko langile-herrietan apaiz ibili zen eta 1927an Le Christ dans la banlieue, Enquête sur la vie religieuse dans les milieux ouvriers de la banlieue de Paris liburuki batzuek osatutako obra idazteari ekin zion; horien bidez katoliko frantsesei eliz ofiziala eta langile munduaren artean zegoen distantziaz kontzientzia hartzea zuen helburu.
Erlijio katolikoa irratien bidez zabaltzen aitzindaria izan zen Lhande:
- 1927ko urtarrilaren 2an lehen emanaldia burutu zuen. Radio Parisek igandero ematen zituen 20 minutuko "irratisermoiak" ziren.
- 1934ko urtarrilaren 1ean Radio Paris nazionalizatu zutenez Eliza eta Estatuaren banaketa dela medio irratsaioa kendu zuten.
- 1934ko apirilaren 8an protestaldi ugarien aurrean irratsaioak berriro onartu ziren.
Atharratzen hil zen 1957an, Saint-Antoine etxean.
LanakAldatu
NarrazioaAldatu
- Mirentchu (1914)
- Gure orma zaarra (1915, Martin y Mena)
- Yolanda. Irakurgaya. 1 irarkaldia. Argiaren Idaztiak, I (1921, Leizaola)
- Bilbilis (1926)
- Le Moulin d'Hernani (1936)
SaiakeraAldatu
- Autour d'un foyer basque (1908)
- L´Emigration basque (1910)
- Le Pays basque à vol d'oiseau (1925)
- Le Poéte Pierre Topet dit Echahun et ses oeuvres (1946, Eskualtzaleen Biltzarra)
HiztegiaAldatu
- Dictionnaire basque français (Dialectes Labourdin, Bas-Navarrais et Souletin) - Tome 1 (1926); bere lanik ezagun eta erreferentzialena.[4]
ErreferentziakAldatu
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ Pierre Allande Heguy ageri zen bere dokumentazioan.
- ↑ Lhande Heguy, Pierre Auñamendin.
- ↑ Lhande, Pierre, 1877-1957.. (impr. 2019). Dictionnaire basque-français. ([Reproduction en fac-similé]. argitaraldia) Éditions des Régionalismes ISBN 9782824009223. PMC 1111620065. (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo loturakAldatu
- Pierre Lhande literaturaren zubitegian.
- (Gaztelaniaz) Lhande Auñamendi entziklopedian.
- (Frantsesez) Lhanderen irratsaioez.
- Joseba Aurkenerena: Pierra Lhande pastorala, hautu txar baten malura [1]