Hendaiako gurutzea Lapurdiko Hendaia udalerrian dagoen harri landuzko monumentu-gurutze bat da. Lapurdiko monumentu historikoa izendatua dago.

Hendiako gurutzea
 Monumentu historikoa
Hendiako gurutzearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaHendaia
Kokapen fisikoaLapurdi
Koordenatuak43°21′32″N 1°46′28″W / 43.358847°N 1.77445°W / 43.358847; -1.77445
Map
Arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA00084396

Kokalekua aldatu

San Bixintxo elizaren gurutzaduraren hegoaldean dago.

Historia aldatu

XVIII. mendearen amaieraldera hargin ezezagun batek landu eta jatorriz udalerriko hilerrian egon zen. 1842an gaur egungo kokalekura lekualdatua izan zen.

Gurutzearen misterioa aldatu

Hendaiako Gurutzea Fulcanelli egileak bere Le Mystere des Cathedrales (Paris, 1929) liburu ospetsuan kapitulu bat eskaini zion. Fulcanellik, alkimista garaikidea haren hitzen arabera, bertan ikus daitekeen idazkuna interpretatu zuen. Horren ondorioz, gurutz hori Fulcanelliren jarraitzailentzat toki magikoa da hori. Haien uztez bertan munduaren akaberaren data dago jasota. Gurutzearen goiko partean latinez idatzitako testu hau dago: OCRUXAVES PESUNICA, latinez: "O crux ave spes unica"; logika okultista erabiliz horrela itzuli zuen Fulcanellik: "Il es écrit que la vie se réfugie en un seul espace", hau da, "Bizia espazio bakar batean babesten dela idatzita dago". Fulcanellik hori horrela interpretatu egin zuen: "hondamendi bikoitza heltzen denean lurralde bat egongo da heriotza bertara helduko ez dela".

Kanpo estekak aldatu