Maddi Ane Txoperena

bertsolaria, kazetaria eta feminista

Maddi Ane Txoperena Iribarren (Hendaia, Lapurdi, 1994ko azaroaren 23a) kazetaria, bertsolaria, eleberrigilea eta ekintzaile feminista da.[1]

Maddi Ane Txoperena

Bizitza
JaiotzaHendaia1994ko azaroaren 23a (29 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, kazetaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta eleberrigilea

Literaturaren Zubitegia: 1024

Bizitza aldatu

Maddi Ane Txoperena Hendaian sortu zen, eta gaur egun Lesakan bizi da. Gasteizen Euskal Ikasketak hasi eta urte batera utzirik, hainbat hedabidetan aritu da lanean: Berria egunkariaren Baionako delegazioan eta Topatu.eus Euskal Herriko gazte komunikazioko proiektuan, kazetari gisa; eta Berriako Larrepetit iritzi sailean, zutabegile. Egun, Gizarte Antropologiako ikasketak bukatzen ari da Donostian, EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Berriako kazetaria da, Euskal Herria sailean.

Bertsolaria ere bada: 8 urte ingururekin hasi zen Hendaiako bertso eskolan, bere ahizpa Kristine Txoperena han zebilela-eta animatuta. Euskal Herriko eskolarteko txapela jantzi zuen 2011n,[2] eta hainbat gazte sariketatan parte hartu du. 2012an Xilaba bertsolari txapelketan parte hartu zuen.[3] 2020ko urrian Xilabako hirugarren kanporaketan nagusitu zen.[4] Bortzirietako bertso eskola partaidea da.[5]

2020. urtean, Gazteluma bekari esker, Ene baitan bizi da nobela laburra idatzi zuen.[6]

Urte berean, Igartza saria irabazi zuen Ez erran inori izeneko nobela proiektuarekin.[7]

Bertsolaritza aldatu

Txapelketak aldatu

Xilaba Bertsulari Xapelketa aldatu

Eskolartekoak aldatu

Lanak aldatu

Narrazioa aldatu

Bertsoak aldatu

  • Bertso sorta bat koronabirusari (2020).[11]

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Txoperena, Maddi Ane. (2020.03.16). Erakundeak eta gizartea feminismotik eraldatzen. http://www.forumfeministamariademaeztu.org/permalink.php?id=1425.
  2. «Txaber Altube eta Maddi Ane Txoperena txapeldunak» Nontzeberri 2011-06-23 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  3. Taldekako Xilaba 2019 - Finalerdiak - Kartzela - Maddi Ane Txoperena. (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  4. Ibargarai, Joana. «Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Xilabako hirugarren kanporaketan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).
  5. Maddi Ane Txoperena, https://bdb.bertsozale.eus/es/web/haitzondo/view/2632-maddi-ane-txoperena. (2020.03.16). Bertsozale.eus. .
  6. Maddi Ane Txoperena, https://www.txalaparta.eus/eu/liburu-denda/egileak/maddi-ane-txoperena. (2020.03.16). Ene baitan bizi. Txalaparta.
  7. Taldea, elkar. (2020-09-10). «Maddi Ane Txoperenak irabazi du Igartza saria - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  8. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Maddi Ane Txoperena Iribarreni elkarrizketa» uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  9. Telleria, Miren Mujika. «Haurtzaroko abusuez idatzi du Maddi Ane Txoperenak 'Ez erran inori' eleberrian» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  10. Astiz, Iñigo. ««Abusuen gaia landu ahala, jende asko hurbildu zait 'ni ere bai' erratera»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  11. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Bertso sorta bat koronabirusari» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
  12. Aristondo, Amaia Igartua. «Maddi Ane Txoperena Iribarrenek irabazi du Igartza saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  13. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Maddi Ane Txoperenak irabazi du Igartza Saria» www.uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).

Kanpo estekak aldatu