Zubernoa

Lapurdiko hegoaldeko priore-etxe historikoa da

Zubernoa Lapurdiko hegoaldeko priore-etxe historikoa da, lehen aldiz 1137. urtean aipatua. Donejakue bidean zegoen, Bidasoa ibaiaren ertzean, Santiagoko nazioarteko zubiaren (Irun) iparraldean hedadura zabaleko eremu batean, Pausu ingurutik egungo Erlaitzeraino.

Santiagora joateko galtzadetako batean kokatzen zen, eta Done Jakueren omenezko ospitalea zuen. Hendaiako Donejakue auzoan eta Priorenea edo Prioretegi etxe izenean geratu da prioretza horren izen aztarna. Eliza Konbentzioaren Gerran suntsitu zuen Ventura Caroren armada espainiarrak 1793an. Zubernoaren kokapena Hendaia izatera pasa zen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. «ZUBERNOA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).

Kanpo estekak aldatu