Peebles
Peebles, Eskoziako gaeleraz: Na Pùballan eta eskozieraz: Peebles, Eskoziako Scottish Borders eskualdeko hirugarren herria da. 2011ko erroldaren arabera 8.159 biztanle ditu.
Peebles Na Pùballan | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Scottish Borders |
Posta kodea | EH45 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°39′07″N 3°11′20″W / 55.6519°N 3.1889°W |
Demografia | |
Biztanleria | 8.940 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01721 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Hendaia |
peebles.info |
Historia
aldatuXII mendeko elizen aztarnak badira Peeblesen. XIII mendean Sir Simon Fraserrek Neidpath gaztelua eraiki zuen eta Neidpath baroierria sortu zen, XIV mendean Hay familiaren esku gelditu zena. Inguruan Peebles merkatal herria eratuz joan zen. 1645ean ingelesen aurkako jarrera hartu zuen eta 1650an Oliver Cromwellen armadak erasotu zuen gaztelua.
Tweed ibaiaren gaineko zubi ikusgarria 1663an eraiki zen Ingalaterrako armadak 1548an suntsitu zuen St Andrews elizako harriak erabilita. Dena dela XV menderako jadanik harrizko zubi bat bazela badakigu.
XIX mendearen amaiera aldera Peebles Hydro Hotel bainuetxea ireki zen eta Edinburghtarrentzat turismogune bilakatu zen. Gaur egun Edinburghen lo-hiri bihurtu da, baina uda aldera turismogunea izaten jarraitzen du.
Ondasun nabarmenak
aldatuIruditegi
aldatu-
Parrokia.
-
Zubiko detailea.
-
Venlaw gaztelua.
-
Drochil gazteluaren hondarrak.
Herri eta hiri senidetuak
aldatuPeebles ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala