Ireki menu nagusia

Hendaiako kirol-portua

Hendaiako kirol-portua.

Hendaiako kirol-portua Lapurdiko Hendaia udalerrian dagoen kirol-portua da, Bidasoa ibaiaren bokalean eta Txingudi badian, Hondarribia udalerriaren parean.

Txingudiko badiaren bihurgune eguzkitsu dago, Bidasoaren bokaleko eskuinal­deko ertzean, kai‑muturra Ramon Iribarrena irundar ingeniari entzutetsuaren proposamena onetsita eraiki zuten, Ondarraitz hondartzaren iparral­deko muturrean harea egonkorragoa dela eta nabigazioa ere seguruagoa dela.

Itsas kirol zaletasunak gero eta ugariagoak direnez, gune horretan dago Club Náutico de Hendaye elkartea, ontzi motordunak eta belaontziak alokatzeko aukera ematen duena.

Izokinen arrantza, Bidasoan oso antzinakoa dena, ibaiaren kutsadura dela‑eta gainbeheran dago, nahiz eta berreskuratze saiakerak egiten ari diren. Angulekin beste horrenbeste gertatzen da. Irunen egoitza duen Bidasoko Izokinaren Kofradiak izokinak goraipatzen ditu, eta Hendaiako Angularen Kofradia angulen al­dekoa da. XX. mendearen hasieran bazegon Bidasoko izokinaren esportazioan jarduten zuen enpresa bat.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hendaiako kirol-portua

Koordenatuak: 43° 22′ 09.55″ N, 1° 47′ 01.76″ W / 43.3693194°N,1.7838222°W / 43.3693194; -1.7838222