Alhama[1] Soria, Errioxa eta Nafarroa zeharkatzen dituen ibai bat da, Ebro ibaiaren eskuineko ibaiadarretako bat.

Alhama
Alfaro-Alhama.JPG
Datu orokorrak
Luzera84 km
Geografia
Map
Koordenatuak42°11′02″N 1°43′05″W / 42.183889°N 1.718056°W / 42.183889; -1.718056
Estatu burujabe Espainia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.253,6 km²
Arro hidrografikoaEbro ibaiaren arroa
BokaleaEbro

IzenaAldatu

Alhama izena arabierazko Al Hamma لحامة, hitzetik dator, eta hizkuntza hartan "ur termalak" esan nahi du. Izan ere, Fiteron bainuetxe edo termak daude ibaiaren ondoan, han Alhamari lotzen zaizkion iturburu termalak aprobetxatuz.

Corellan eta Alfaron berriz, beste izen bat du: Río Mayor (euskaraz: "ibai nagusia") hain zuzen ere.

GeografiaAldatu

Soriako Almuerzo mendilerroan, Suellacabras herrian, iturria du. Hortik 84 kilometroko ibilbidea egiten du. Soriatik irten eta Errioxan sartzen da. Errioxatik Nafarroara sartzen da, non Fitero, Cintruenigo eta Corella zeharkatzen dituen. Alfaro herrian Ebro ibaira isurtzen ditu bere urak.

Zeharkatzen dituen herriakAldatu

Hona hemen zerrenda iturritik ahora:

 
Alhama ibaia, Fiteron.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekakAldatu