Gaztela eta Leon
- Gaztela terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Gaztela (argipena)»
Gaztela eta Leon[1] (gaztelaniaz: Castilla y León) Espainiako iparraldeko autonomia erkidego bat da. Izan ere, hedaduraz erresuma horretako autonomia erkidegorik handiena da, 94.223 kilometro koadro baititu; biztanle dentsitate txikia du, ordea, 2.424.395 biztanle baitzituen 2017. urtean.
Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoa | |||
---|---|---|---|
Comunidad Autónoma de Castilla y León | |||
| |||
![]() | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Ez aitortuta 41°45′16″N 4°46′55″W | ||
Hiririk handiena | Valladolid | ||
Azalera | 94.223 | ||
Punturik altuena | Torre Cerredo | ||
Mugakideak | Madrilgo Erkidegoa, Galizia, Asturiasko Printzerria, Kantabria, Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa, Aragoi, Gaztela-Mantxa eta Extremadura | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Alfonso Fernández Mañueco (PP) | ||
Gaztela eta Leongo Presidentea | Alfonso Fernando Fernández Mañueco (en) ![]() | ||
Legebiltzarra | Gaztela eta Leongo Gorteak | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.418.694 (2018) | ||
Dentsitatea | 25,67 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 53.988.901.000 € (2014) | ||
BPG per capita | 21.727 € (2014) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1983 | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | |||
jcyl.es |
Erkidegoa sortzen da Leongo Erresuma eta Gaztelakoa osatzen zituzten lurraldeen bat egite modernotik. 9 probintzia osatzen dute eskualdea, 3 Leongoak (León, Zamora eta Salamanca) eta 6 Gaztelakoak (Palentzia, Valladolid, Ávila, Segovia, Burgos eta Soria). Gaztela Zaharra, 1983 arte, Kantabria eta Errioxak ere osatzen zuten.
Geografia aldatu
Datu orokorrak aldatu
Gaztela eta Leongo ibairik garrantzitsuenak Duero eta Ebro dira, lehenengoa erkidegoa ekialdetik mendebaldera gurutzatzen duena Portugalerantz: Soria, Burgos, Valladolid, Zamora eta Salamncako probintziak zeharkatzen ditu. Ebro ibaia Burgosetik baino ez da igarotzen.
Lurraldearen zati handienean, erdialdean, Meseta zabaltzen da 800 metro batez besteko altueran. Periferian, bestela, mendiguneak kokatzen dira: Iparraldean Kantauriar mendikatea, hegoaldean Erdialdeko Sistema (mendebaldean Gatako mendilerroa, Sierra de Francia, Béjarreko mendilerroa eta Gredoskoa, eta ekialdean Ávilako mendilerroa, Guadarrama, Somosierra eta Ayllón), ekialdean Iberiar sistema eta ipar-mendebaldean Galizia-Leongo mendigunea.
Mugakideak aldatu
Gaztela eta Leonek mugakide hauek ditu:
- Mendebaldean: Portugal eta Galizia
- Iparraldean: Asturias, Kantabria, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Errioxa.
- Ekialdean: Aragoi eta Gaztela-Mantxa
- Hegoaldean: Madrilgo Erkidegoa, Gaztela-Mantxa eta Extremadura
Probintziak eta hiriburuak aldatu
Udalerri nagusiak aldatu
Kultura aldatu
Literatura aldatu
Gaztelaniazko idazle klasikoak eman izan ditu lurralde honek historian zehar, besteak beste Iñigo López de Mendoza "Marqués de Santillana", Jorge Manrique, Teresa Ávilakoa eta Joan Gurutzekoa, eta inspiratu ditu beste batzuk, Fernando de Rojas ("La Celestina") edo "El Cantar del Mío Cid" eta "El Lazarillo de Tormes"-en egile ezezagunak.
XIX. mendetik aurrera, José Zorrilla, Miguel Delibes, Carmen Martín Gaite eta Jorge Guillén. Bertako paisaiek inspiratu zituzten Gustavo Adolfo Bécquer, Juan Ramón Jiménez edo Antonio Machado bezalakoak.
Musika aldatu
Celtas Cortos, Café Quijano, Los Flechazos, La Musgaña, Nuevo Mester de Juglaría, Greta y los Garbo, Arizona Baby bertako musika talde ezagunen artean daude.
Hizkuntzak aldatu
Gaztela eta Leongo hizkuntza nagusia gaztelania da. Izan ere, lurralde horren ipar-ekialdean sortu zen, aditu gehienen ustez, eta izena ematen dio hizkuntzari.
Badira bertako beste mintzaira gutxitu batzuk ere, ofizialak izan gabe: Leongo mendebaldeko Bierzo eskualdean, galizieraren dialektoak hitz egiten dira. Leon, Zamora eta Salamancako probintzietako inguru batzuetan, bestalde, leonera ere mintzatzen da (asturierari lotutako mintzaira). Salamancako probintziaren hegoaldean, badira extremadureraren hiztunak. Azkenik, Trebiñuko Konderrian euskal hiztunak bizi dira, eta ikastola bat dago Argantzongo herrian.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 154. arauaː Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
- ↑ Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2016.01.01
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Gaztela eta Leongo Junta.
- Gaztela eta Leongo Gorteak.
- Turismo Castilla y León, Gaztela eta Leongo Juntaren turismo informazioko webgunea.