Esparteroren monumentua (Logroño)

Esparteroren monumentua (gaztelaniaz: Monumento al General Espartero) Logroñoko estatua ezagunena da Espolón pasealekuan dagoena. Logroñon bizi izan zen Baldomero Espartero militar eta politikoaren menezko zaldizko estatua bat da.

Esparteroren monumentua (Logroño)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Municipality of La RiojaLogroño
Koordenatuak42°27′53″N 2°26′45″W / 42.46466°N 2.44578°W / 42.46466; -2.44578
Map

Espartero aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Baldomero Espartero»

Baldomero Espartero Granátulan (Ciudad Real) jaio zen 1793an[1]. Lehen Karlistaldian liberalen alde borrokatu zuen eta 1836an Iparraldeko armadako buru izendatu zuten. 1839an Bergarako Hitzarmena sinatu zuen eta Príncipe de Vergara titulua jaso zuen. 1840an Espainiako Gorteek erregeorde izendatu zuten[1].

Espareroren emaztea Doña María Jacinta Martínez de Sicilia y Santa Cruz logroñotarra zen jaiotzez eta 1856an politikagintza utzi ondoren Logroñon bizi izan ziren hil arte.

Eskulturaren historia aldatu

1840an bertan, erregeorde izendatu zutenean, Logroñoko udaletxeak Esparterori estatua bat egiteko proposamena onartu zuen. Diru bilketa herrikoia egitea pentsatu zen eta P. Gilbert eskultoreak diseinua ere egin zuen, baina ideia ez zen aurrera eraman[2].

1872an Amadeo I.a Savoiakoa Logroñora etorri zen Esparterorekin biltzera eta estatua egiteko ideia berriz hartzea erabaki zen. Francisco de Luis y Tomás arkitektu errioxarrak proiektu berria egin zuen eta haren arabera eraiki zen[2]. 1872ko otsailaren 27an, Esparteroren urtebetetzean hain zuzen ere, Logroñoko pasealeku nagusiari Paseo del Príncipe de Vergara izen ofiziala eman zioten eta haren omenezko monumentuaren aurreneko harria ezarri zuten. 100.000 pezetatako aurrekontua izan zuen. Estatua bera eta lehoiak egiteko Bartzelonako José Comas tailerretan urtu ziren brontzezko kainoiak[3].

1895eko irailaren 23an inauguratu zuen Gaspar Núñez de Arce poetak[4].

Deskribapena aldatu

 
Esparteroren monumentua

Estatua aldatu

Zaldizko estatua bat da, 11.300 kilogramotako pisua duena. Espartero militar jantzita dago dagokion rangodun janzkera duelarik. Kapela jantzita dauka. Zaldiak aurreko hanka bat altxatua du.

Oinarria aldatu

Iturri zirkular baten erdian kokaturik dago eta brontzezko lau lehoiek zaintzen dute. Bi lehoi lo daude eta beste bik gorantz begiratzen dute. Plataforma zirkularrean Espartero Jeneralarekin loturiko hamalau hitz daude: «Paz, Prudencia, Lealtad, Templanza, Abnegación, Patria, Fortaleza, Victoria, Patriotismo, Justicia, Ley, Heroísmo, Logroño y España»[5]

Esparteroren beste monumentuak aldatu

Espainiar estatuan badira Esparteroren aldeko beste monumentu batzuk ere. Madrilen badago oso antzekoa den zaldizko estatua bat Retiroko lorategietan. Logroñokoak ez bezala, madrilgoak kapela eskuan darama.

Esparteroren jaioterrian ere badago beste estatua bat.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Ruta de Espartero en Logroño@es|||Ruta de Espartero en Logroño@en|||Ruta de Espartero en Logroño@fr|||Ruta de Espartero en Logroño@de|||» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  2. a b «Baldomero Espartero: mito en Logroño - bermemar» web.archive.org 2010-12-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  3. (Gaztelaniaz) «La escultura de Espartero costó 100.000 pesetas y se hizo con bronce de cañones» Rioja2.com 2019-03-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  4. (Gaztelaniaz) «125 años de la estatua de Espartero, "homenaje a alguien que sentía Logroño como propio"» Rioja2.com 2020-09-23 (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  5. (Ingelesez) SL, VTEP360-Clic Telemática. «Monumento a Espartero, Plaza del Espolón» www.descubrelarioja.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).

Kanpo estekak aldatu