Errioxa (eskualde geografikoa)
Errioxa Ebro ibaiaren bi aldeak hartzen dituen eskualde geografikoa da, bertako ardo beltzagatik ezaguna.
Eskualdea hiru eremutan banatua dago: Alde batetik Errioxako Autonomia Erkidegoa eskualdearen gehiena hartzen duena (eta hortik izena), Arabako Errioxa, Arabako hegoaldean kokatua, eta bestetik Burgosko Errioxa, Montes de Oca eskualdeko eremua.
Udalerri nagusiakAldatu
Hiri nagusiak hauek ditugu:
- Logroño: 144.935 bizt. (INE 2007)
- Calahorra: 23.768
- Arnedo: 14.082
- Haro: 11.463
- Alfaro: 9.576
- Najera: 8.073
- Lardero: 7.378
- Santo Domingo de la Calzada: 6.537
- Villamediana de Iregua: 5.535
Bost mila biztanletik behera:
- Autol: 4.039
- Pradejón: 3.770
- Rincón de Soto: 3.544
- Fuenmayor: 3.071
- Cervera del Río Alhama: 2.922
- Albelda de Iregua: 2.702
- Aldeanueva de Ebro: 2.725
- Navarrete: 2.722
- Alberite: 2.451
- Cenicero: 2.176
- Ezkarai: 2.038
Errioxako ardoakAldatu
Sakontzeko, irakurri: «Errioxako ardoa»
Errioxako ardoak Iberiar penintsulako hoberenetarikoak ditugu, oso ezagunak mundu osoan.
Eskualde osoak 57.000 hektareako mahastiak ditu, urtero 250 milioi litro ardo ekoizten dituztenak, %85 beltza motakoa.
Errioxar ezagunakAldatu
- Felix Maria Samaniego (1745-1801), idazlea.
- Gaspar Llamazares (1957-), politikaria.
- Augusto Ibañez "Titin III" (1957-), pilotaria.
- Miguel Capellan (1970-), pilotaria.
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez)(Alemanez)Errioxako ardoaren kontseiluaren webgune ofiziala