Sociedad Deportiva Logroñés
Sociedad Deportiva Logroñés futbol talde errioxarra da, 2009an Logroño hirian Club Deportivo Logroñés desagertua ordezkatzeko sortua.
Sorrera | 2009 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia |
Las Gaunas edukiera: 16.500 lagun inaugurazioa: 2002 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Espainiako Hirugarren Maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2019-20 | XVI multzoko 2.a (igo da) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
HistoriaAldatu
2008an CD Logroñés desagertu zenean Plataforma Puerta Cero eratu zuten zaleek eta talde berria osatzea erabaki zuten Sociedad Deportiva Logroñés izenarekin. Errioxako Preferentean hasi zuen ibilbidea eta lehenengo urtean hirugarren mailara igo zen. 2011-12 denboraldian txapeldun gelditu eta Bigarren B mailara igo zen.
Bi denboraldi egin zituen bertan baina maila galdu zuen eta gaur egun hirugarren mailan ari da jokatzen.
DatuakAldatu
2019-20 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 0
- Denboraldiak 2. mailan:0
- Denboraldiak 2. B mailan: 2
- Denboraldiak 3. mailan: 9
- Ligako posturik onena: 10.a Bigarren B mailan (2012-13)
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Maila | Postua | Errege Kopa |
---|---|---|---|
2009-10 | Erregional Preferentea | 9.a | - |
2010-11 | Hirugarren Maila | 2.a | - |
2011-12 | Hirugarren Maila | 1.a | - |
2012-13 | 2. B Maila | 10.a | 2. itzulia |
2013-14 | 2. B Maila | 17.a | - |
2014-15 | Hirugarren Maila | 3.a | - |
2015-16 | Hirugarren Maila | 2.a | - |
2016-17 | Hirugarren Maila | 3.a | - |
2017-18 | Hirugarren Maila | 2.a | - |
2018-19 | Hirugarren Maila | 2.a | - |
2019-20 | Hirugarren Maila | 1.a (igo) | 1. itzulia |
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) webgune ofiziala