Baratze-kardua (Cynara cardunculus) Asteraceae familiako orburuaren antzeko landare belarkara bat da. Izatez, orburuaren aldaera bat kontsideratzen dute zenbait adituk. Jatorriz Mediterraneokoa da, eta antzinatik landatu izan da elikagai gisa. Argentinan, Kalifornian eta Australian izurrite bilakatu da.

Baratze-kardu
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaCynareae
GeneroaCynara
Espeziea Cynara cardunculus
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakartichoke leaf (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Sasoi hotz luzea behar izaten du hazteko (bost hilabete ingurukoa), baina hala ere, izozteek kalte egiten diote.

Erabilerak

aldatu

Baratze-kardua barazki oso estimatua izan da betidanik, baina XIX. mendetik askoz gutxiago jaten da. Bere loreak jan egin daitezke, orburuaren kasuan bezala, baina gehienetan zurtoinak erabiltzen dira sukaldaritzan, egosita normalean. Nafarroako Erriberako elikagai tipikoa da. Askotan arbendolekin saltsa batekin batera prestatzen da, baina menestretan ere erabiltzen da.

Berriki, biodiesela ekoizteko iturri gisa erabiltzeko saioak egin dira.

Erreferentziak

aldatu

I. Aizpuru, C. Aseginolaza, P.M. Uribe-Echebarría, P. Urrutia & I. Zorrakin. (2015). EUSKAL HERRIKO LANDAREAK ETA INGURUETAKOAK SAILKATZEKO GAKO IRUDIDUNAK. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia, 559 or. ISBN 84-457-2090-2..