Jubera, Leza, Cidacos eta Alhama haranak

Jubera, Leza, Cidacos eta Alhama haranak (gaztelaniaz: Valles del Jubera, Leza, Cidacos y Alhama) Errioxa ekialdeko lau haranek satzen duten biosfera erreserba da, Erkidego guztiaren azaleraren %24a hartzen duena. 119.669 hektarea hartzen ditu eta 10.000 pertsona inguru bizi dira.

Jubera, Leza, Cidacos eta Alhama haranak
MotaBiosfera erreserba
Geografia
Map
Koordenatuak42°10′N 2°11′W / 42.16°N 2.18°W / 42.16; -2.18

2003ko uztailaren 9an Biosfera Erreserba izendatu zuen UNESCOk[1] eta Leza eta Juberako harkaitzak Hegaztientzako Babes Eremu Berezian (ZEPA) sartu dira[2]. Azkenik Stralight Fundazioak behaketa astronomikoak egiteko leku izendatu du[3].

Deskribapena aldatu

Izenak adierazten duen bezala Jubera, Leza, Cidacos eta Alhama ibaiek eratutako haranek osatzen dute. Arroilak eta labarrak ugari dira ibai ertzetan eta 450 metrotako altueratik 1.758 metrorarte igotzen da erliebea.

Lezako arroila aipagarria da, 500 metrotako jauzia baitu[3].

Flora aldatu

Mendi ertaineko paisaia nagusitzen da eta baso mediterranearrak estaltzen du ingurunea, haritzak, arteak eta pinu gorriak bereziki. Sastrakadiak (jara, ipurua...) eta zelaiak ere badaude. Erkametz basoren bat eta pagadiren bat ere aurkitzen da.

Lehorreko nekazaritzak paisaia moldatu du herrixka inguruetan eta olibondoak eta fruita arbolak aurki daitezke[1].

Fauna aldatu

Harkaitz garaiak eta ibaietako arroilak habialeku bikaina dira sai arrearentzat, sai zuriarentzat, Bonelli arranoarentzat, hontz handiarentzat eta belatz handiarentzat. Ugaztunen artean aipatzekoak dira basakatua, igaraba arrunta, oreina, orkatza eta basurdea[1].

Ekonomia aldatu

Haran bakoitzak jarduera ekonomiko desberdin bat jorratzen du[1].

  • Jubera eta Leza haranetan abeltzaintza da ekonomiaren oinarria. Abelgorrien hazkuntza nagusitzen da baina ardiak, ahuntzak eta erleak ere hazten dira. Nekazal turismoak indarra hartu du azkenaldian eta igeltsu harrobiak ere badaude. Logroño hiriburura hurbildu ahala mahasti zabalak agertzen dira[4].
  • Cidacos haranean turismoa nagusitzen da, dinosauroen aztarnek erakarrita. Encison dagoen "El Barranco Perdido" parke tematikoak jende asko erakartzen du[5].
  • Alhama haranak artisautza du jarduera ekonomiko nagusia. Kalamuz eta jutez egindako espartinak mundu osora esportatzen dira[6]. Pirita meategi bat ere badago eta Contrebia Leucade herrixka zeltiberiarraren interpretazio zentrua ere bai[7].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Ingelesez) https://plus.google.com/+UNESCO. (2019-01-28). «Valles del Jubera, Leza, Cidacos y Alhama Biosphere Reserve, Spain» UNESCO (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  2. (Gaztelaniaz) Naturaspain. «Zepa de PEÑAS DE IREGUA, LEZA Y JUBERA, PEÑAS DE IREGUA, LEZA Y JUBERA, RIOJA, superficie del zepa PEÑAS DE IREGUA, LEZA Y JUBERA» Naturaspain (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Reserva de la Biosfera de los Valles de los Ríos Leza, Jubera, Cidacos y Alhama en España | spain.info en español» Spain.info (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  4. (Gaztelaniaz) Por; Proensa|2015-06-01T15:59:16+00:00junio/2004|Artículos, rés; comentarios, Articulos|0. «La Rioja: siete valles y el Ebro» Proensa (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  5. «Parque de dinosaurios en La Rioja, Enciso · El Barranco Perdido» www.barrancoperdido.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  6. (Gaztelaniaz) nuevecuatrouno. (2020-06-06). «España Directo visita la capital de la alpargata: Cervera del Río Alhama» nuevecuatrouno.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  7. (Gaztelaniaz) «Centro de Interpretación de Contrebia Leucade - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).

Kanpo estekak aldatu