Club Deportivo Calahorra

Club Deportivo Calahorra futbol talde errioxarra da, 1923an Calahorran sortu zena. Zortzi denboraldi egin ditu 2.B mailan.

Club Deportivo Calahorra
Sorrera 1923
Futbol zelaia Estadio La Planilla
(edukiera: 4.200 lagun)
Presidentea Espainia Tomás Lorente
Entrenatzailea Euskal Herria Miguel Sola
Liga 2.B maila
2018-19 II multzoko 10.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

1923an Sociedad Cultural Deportiva taldea sortu zen Calahorran eta 1933an izena aldatu zioten Calahorra Futbol Club ezarriz. 1936an bigarren mailara igotzear egon zen. 1942an La Planilla estadioa inauguratu zuen eta 1946an kirol gehiago praktikatzen zela ikusita Club Deportivo Calahorra izena hartu zuen.

Erregional mailan eta hirugarren mailan aritu zen beti 1988an bigarren B mailara igotzea lortu zuen arte. Ordutik zortzi denboraldi jokatu ditu bertan eta emaitzarik onena 2001ean izan zuen, hirugarrena. Bigarren mailarako igoera fasea jokatu zuen baina ez zuen igotzerik lortu. 2004an maila galdu eta azken urteak hirugarren mailan egin ditu. 2016an txapeldun gelditu arren ez du Bigarren B mailara itzultzerik lortu.

DatuakAldatu

2018-19 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. B mailan: 9
  • Denboraldiak 3. mailan: 50
  • Ligako posturik onena: 3.a Bigarren B mailan (2000-01)

Azken denboraldietako emaitzakAldatu

Denboraldia Maila Emaitza Errege Kopa
2003-04 Bigarren B maila 18.a
2004-05 Hirugarren Maila 1.a
2005-06 Hirugarren Maila 4.a
2006-07 Hirugarren Maila 3.a
2007-08 Hirugarren Maila 4.a
2008-09 Hirugarren Maila 4.a
2009-10 Hirugarren Maila 5.a
2010-11 Hirugarren Maila 9.a
2011-12 Hirugarren Maila 9.a
2012-13 Hirugarren Maila 3.a
2013-14 Hirugarren Maila 8.a
2014-15 Hirugarren Maila 2.a
2015-16 Hirugarren Maila 1.a
2016-17 Hirugarren Maila 1.a 2. itzulia
2017-18 Hirugarren Maila 1.a 3. itzulia
2018-19 Bigarren B maila 10.a 3. itzulia

PalmaresaAldatu

Kanpo estekakAldatu