Autonomia erkidegoa Espainiako antolamendu konstituzionalaren barnean dagoen lurralde-entitate bat da. Estatuaren banaketa administratiboa da.

1978ko Espainiako Konstituzioaren 2. artikuluak, Estatua osatzen duten eskualde eta nazionalitate historikoen autonomia eskubidea bermatzen du. Testuak Autonomia Erkidegoak izan ditzaketen eskuduntzak ezartzen ditu, hala nola Estatuak bakarrik izan ditzakeenak.

Espainiako Erresuma 17 autonomia erkidegotan banaturik dago eta bakoitzak bere autonomia legegilea eta konpetentzia betearazleak ditu. 17 autonomia erkidegoez gain, 2 autonomia hiri daude: Ceuta eta Melilla.

Hego Euskal Herriari dagokionez, bi Autonomia Erkidegotan antolatzen da: Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak Autonomia Erkidego bakar moduan antolatuak daude, hiru Foru lurraldeek (Espainiako Konstituzioaren arabera) edo Lurralde historikoek (Euskal Autonomia Estatutuaren arabera) osatua. Nafarroa Garaiak bakarrik Autonomia Erkidego bat osatzen du, foru erkidego izenarekin (Nafarroako Foru Hobekuntzan halaxe dago araututa).

2003tik eta estatistika-helburuetarako, Eurostatek ezarritako europar arautegietan oinarrituz, Espainiako 17 autonomia erkidegoak NUTS-2 sailkapen mailan daude.

Autonomia erkidegoen zerrenda aldatu

Bandera Izena Hiriburua Probintziak Probintzia-hiriburua Kokalekua
  Andaluzia   Sevilla   Almería   Almería  
  Cádiz   Cádiz
  Kordoba   Kordoba
  Granada   Granada
  Huelva   Huelva
  Jaén   Jaén
  Málaga   Málaga
  Sevilla   Sevilla
  Aragoi   Zaragoza   Huesca   Huesca  
  Teruel   Teruel
  Zaragoza   Zaragoza
  Asturiasko Printzerria   Oviedo   Asturiasko Printzerria   Oviedo  
  Balear Uharteak   Palma Mallorcakoa   Balear Uharteak   Palma Mallorcakoa  
  Euskal Autonomia Erkidegoa   Gasteiz   Araba   Gasteiz  
  Gipuzkoa   Donostia
  Bizkaia   Bilbo
  Kanariak   Las Palmas Kanaria Handikoa eta
  Santa Cruz Tenerifekoa
  Las Palmas   Las Palmas Kanaria Handikoa  
  Santa Cruz Tenerifekoa   Santa Cruz Tenerifekoa
  Kantabria   Santander   Cantabria   Santander  
  Gaztela-Mantxa   Toledo   Albacete   Albacete  
  Ciudad Real   Ciudad Real
  Cuenca   Cuenca
  Guadalajara Guadalajara
  Toledo   Toledo
  Gaztela eta León   Valladolid   Ávila  Ávila  
  Burgos  Burgos
  León  León
  Palentzia  Palentzia
  Salamanca  Salamanca
  Segovia   Segovia
  Soria  Soria
  Valladolid  Valladolid
  Zamora   Zamora
  Katalunia   Bartzelona   Bartzelona   Bartzelona  
  Girona   Girona
  Lleida   Lleida
  Tarragona   Tarragona
  Extremadura   Mérida   Badajoz  Badajoz  
  Cáceres   Cáceres
  Galizia  

Santiago de Compostela

  Coruña   Coruña  
  Lugo   Lugo
  Ourense   Ourense
  Pontevedra   Pontevedra
  Madrilgo Erkidegoa Madril Madril   Madril  Madril  
  Murtziako Eskualdea   Murtzia   Murtzia  Murtzia  
  Nafarroako Foru Erkidegoa   Iruñea   Nafarroa  Iruñea  
  Errioxa   Logroño   Errioxa  Logroño  
  Valentziako Erkidegoa   Valentzia   Alacant   Alacant  
  Castelló   Castelló de la Plana
  Valentzia  Valentzia


  Autonomia hiriak Kokalekua
    Ceuta  
    Melilla  

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu