Mantible zubia

Mantibleko erromatar zubia» orritik birbideratua)

Mantible zubia, lehenago Asako zubia deitua,[1] Ebro ibaiaren gaineko antzinako zubia da, Asa (Lantziego, Arabar Errioxa) (Guardia, Araba) eta El Cortijo (Logroño, Errioxa) artean dagoena.[2] Iruñea eta Naiara, Iruñeko Erresumako bi hiri nagusiak lotzeko asmoz Antso Nagusiak eraikiarazi zuen bidearen parte izan zen, eta baita Donejakue bidearena ere.[3] Gaur egun, zubiaren hondakinak besterik ez dira geratzen.[4]

Mantible zubia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Donejakue bide frantsesa Errioxan Donejakue bide frantsesa Errioxan
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Municipality of La RiojaLogroño
Koordenatuak42°30′36″N 2°30′29″W / 42.51°N 2.50792°W / 42.51; -2.50792
Map
Arkitektura
Materiala(k)harria
Estiloaerromatar arkitektura
Gurutzatzen duEbro
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-599
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0004791
599
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Ezaugarriak

aldatu

164 metro luze, 5 metro zabal zen eta 30 metroko altuera maximoa zituelarik. Erdi-puntuko zazpi arkuz zegoen osaturik, gaur egun horietatik bakarra geratzen direlarik zutik, besteen oinarrietako aztarna gutxi batzuekin batera.

Historia

aldatu

Historialari batzuen arabera II. mendearen lehen erdian eraiki zen, Erromatar Inperioaren garaian. Berez, Arabako erromatar garaiko zubien artean, Assako Mantible zubia baino ez da segurutzat eman orain gutxi arte. Areta (Laudio), Tresponde eta Billoda bezalako beste batzuk berrikusten ari dira, euren jatorri erromatarra zalantzan jarriz[5].

 
Mantibleko zubiaren kokapena Digital Atlas of the Roman Empire (DARE) maparen arabera

Beste batzuen ustez, ordea, zubia XI. mendean eraiki zen, Garesekoarekin batera eta biak eraikiak izango ziren orduko Nafarroako Erresumako bi hiririk garrantzitsuenak lotzeko: Naiara eta Iruñea.[3]

Julen Días de Argoteri egin elkarrizketa Mantibleko zubiari buruz

Ez dago oso argi ezta noiz utzi zion igarotzeko modukoa izateari, baina badaude XVI. mendeko dokumentuak zeinetan adierazten den zubia ordurako suntsituta zegoen. Suntsiketa hori, ordea, arinago ere gerta zitekeen. Gaur egun, Espainiako kultura Intereseko ondasun gisa dago izendaturik, RI-51-0004791 erreferentziarekin[6].

GR 38a, Ardoa eta Arrainaren bidea, zubi ondotik igarotzen da.

2021eko urtarrilean, Errioxatik gertuago zegoen zubiaren arkua erori egin zen euriaren eraginez[7] [8] [2].

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Mantible: el puente de los misterios. arabarerrioxa.eu (Noiz kontsultatua: 2024-9-6).
  2. a b Diaz de Argote Garcia, Julen. (2021). «"Garrantzia historiko eta arkeologiko izugarria du Mantiblek"» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
  3. a b Moreno Gallo, Isaac. ¿Es romano el puente Mantible?: el camino de Pamplona a Nájera, de Sancho el Mayor. Piedra De Rayo, Revista Riojana De Cultura Popular, 2004, academia.edu (Noiz kontsultatua: 2024-9-6).
  4. Martínez Torrecilla, José Manuel, Sánchez Zufiaurre, Leandro, López-de-Ocáriz, Joseba, Renedo Villaroya, Blanca. Puente Mantible. researchgate.net (Noiz kontsultatua: 2024-9-6).
  5. Barrena, Ignacio Garaluce Fernández De. (2010-11-29). «CONOCIENDO ALAVA y Vitoria - Gasteiz: Historia de Vitoria- Gasteiz 3º capítulo» CONOCIENDO ALAVA y Vitoria - Gasteiz (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  6. Urtarrilaren 25eko 430/1983 errege dekretua. B.O.E. 55, 1983-3-5
  7. (Gaztelaniaz) La presión de la lluvia acaba con parte de un puente entre Álava y La Rioja. Diario Noticias de Álava.
  8. Rodriguez, Fito. (2021-01-25). «Ondare historikoaren amiltze penagarria» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).

Kanpo estekak

aldatu