Diputazioaren jauregia eta Hotel Handiaren multzo historikoa

Diputazioaren jauregia eta Hotel handiaren multzo historikoa (gaztelaniaz: Conjunto histórico del Palacio de la Diputación y El Gran Hotel) Logroñoko erdigunean dagoen jauregien multzoa da. Hasieran hiru eraikin baziren ere gaur egun bik diraute. Espolón pasealekuaren ertzean daudenez "Palacetes del Espolón" ezizenaz ezagutzen dira.

Diputazioaren jauregia eta Hotel Handiaren multzo historikoa
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Donejakue bide frantsesa Errioxan Donejakue bide frantsesa Errioxan
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Municipality of La RiojaLogroño
Koordenatuak42°27′53″N 2°26′38″W / 42.4646°N 2.4439°W / 42.4646; -2.4439
Map
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-598
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICARI-53-0000216
598
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

UNESCOk 1993. urtean Gizateriaren ondare izendatu zuen Donejakue bidea eta multzo berean Logroñoko hainbat eraikin historiko sartu zituen, tartean aipaturiko eraikin biak.

Historia aldatu

XVIII. mendean Espolón pasealekua Logroñoko harresietatik kanpora eraikitzen hasi zen baina XIX. menderako dagoeneko hiriaren erdigunea bihurtu zen. Espolónen inguruan etxe gero eta garaiagoak eraikiz joan ziren baina ekialdeko ertzean hiru jauregi ezarri ziren, beste aldeetan ez bezala Espolón pasealekuaren lasaitasuna eta gizarte maila mantendu nahian. Jauregi horiek 1860 eta 1880 artean altxatu ziren, denetan garrantzitsuena erdiko eraikina izan zen, gaur egun Errioxako Gobernuaren egoitza dena[1].

1970. urtean jauregietako bat eraitsi egin zuten eta gainerako biak babesteko 1977ko urtarrilaren 7an Kultur Ondasun izendatu zituzten.

Jauregiak aldatu

Diputazioaren jauregia aldatu

1864 eta 1867 urteen artean eraiki zuen Andrés Isidro Bretón (1822-1868) merkatalgizon errioxarrak. Ingalaterran urte luzez bizi izan zen, familiak Errioxako ardoa esportatzen baitzuen hara. "La Casa del Inglés" ezizena hartu zuen jauregian, eta garaiko ingeles estiloan eraiki zen. Ez da ezagutzen arkitektuaren izena, baina Bretónek Ingalaterratik ekarri zuela jakina da. Leihoak gillotina itxurakoak dira, Londresko jauregien antzera, bost tximinia ditu eta zanga batek inguratzen zuen eraikina, garai hartan Espainian ohikoa ez zena[2]. Barnealdea hornitzeko Britainia Handitik artelan eta altzari ingelesak ekarri zituzten[3]. Goyaren hainbat margolan ere izan zituen hormetan, gaur egun New York hirko MoMA museoan aurkitzen direnak[4].

1932an Errioxako Diputazioak erosi zien Bretónen ondorengoei 639.629,40 pezeta ordainduta[3]. 1982an Errioxako Autonomia Erkidegoa sortu zen eta ordutik Errioxako Gobernuaren egoitza ofiziala da[4]. 1970. urtean eraitsitako eraikina zegoen lekuan Gobernuaren eraiki moderno bat altxatu zen, beste bi jauregien antzeko tamaina eta bolumena dituena. Lorategiak ere moldatu behar izan ziren aparkalekua egiteko.

Hotel Handia aldatu

Herreros de Tejada familiaren txalet pribatua izan zen hasieran. XIX. mendearen amaieran Logroñoko Kasino Handia ezarri zen bertan eta 1913 eta 1914 artean "Grand Hotel de Logroño" bihurtu zen. Alberto Trocóniz eta Juan Esteban izan ziren hotela ireki zutenak. Hiriko luxuzko hotela izan zen eta berriztatzen lan ugari egin zitzaizkion. Horrela, hasierako eraikinean jatetxea eta ospakizun aretoa baino ez ziren ezarri; logelak eraikin gehigarri batean zeuden[5]. Gaur egun eraikin pribatu bat da.

Elementu aipagarria da Hotelaren ondoan dagoen Txinako glizina (Wisteria sinensis). Lorategien birmoldaketan errespetatu egin zuten eta gaur egun oraindik loraldi ikusgarriak izaten ditu[6].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Boletin de la Real Academia de la Historia. TOMO CLXXX. NUMERO III. AÑO 1983. Real Academia de la Historia (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  2. Press, Europa. (2017-11-02). «La casa de 'el Inglés', un edificio "único" y con misterios sin descubrir» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  3. a b (Gaztelaniaz) «La casa de "El Inglés", actual Palacio Regional, la construyó un riojano» La Rioja 2011-02-07 (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  4. a b (Gaztelaniaz) «La historia que atesora la Casa de El Inglés... es decir, el Palacio de Gobierno» Rioja2.com 2017-11-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  5. (Gaztelaniaz) «Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos» ceres.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  6. (Gaztelaniaz) «La glicinia del Gran Hotel, patrimonio logroñés» La Rioja 2018-04-19 (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).

Kanpo estekak aldatu