Hori

kolore
Artikulu hau koloreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Horia (argipena)».
Horia
 
Kolore koordenatuak
Uhin-luzera ~570–580 nm
Hamaseitarra #FFFF00
RGB (r, g, b) (255, 255, 0)
CMYKN (c, m, y, k) (0, 0, 255, 0)
HSV (h, s, v) (60°, 100%, 100%)

Horia oinarrizko koloreetako bat da, espektro ikusgaian berdearen eta laranjaren artean kokatua. Limoi helduaren, ekilorearen eta urrearen kolorea da.

Horia izena espektro optikoaren barnean uhin-luzera 565-590 nanometrokoa duen kolore multzoari dagokio. Horia 3 oinarrizko koloreetako bat da sintesi kengarrian. Arte plastikoetan horiaren kontrako kolorea lila dela jotzen da, kolore desberdintasunagatik. Industrian horia beltzarekin erabiltzen da larritasuna adierazteko, kontraste gehien eskaintzen duten koloreak direlako.

RAL kolore sisteman horiak 1001 eta 1099 artekoak dira.

EtimologiaAldatu

Adituen arabera,[1][2] *hor erroa eta *-i partizipio-atzizkia bereizi behar dira hitzaren osaeran, inguruko erdaretako zenbait kolore-izenetan ere gertatzen den bezala (ikus gaztelaniazko morado edo frantsesezko rosée partizipioak). Ez da harritzekoa, kontuan hartuta adjektiboak sortzeko ohiko baliabidea dela partizipioena (ikus euskaran bertan zuri eta gorri kolore-izenak).

Erroak lotura zuzena luke egun ere erabiltzen den (h)or «txakur» hitzarekin. Hala, jatorrizko esanahia «txakurra bezalakatua» izan zitekeela ondorioztatu dute hizkuntzalariek (Azkuek ¿como el perro? galdetzen zuen), eta handik «txakur koloreko» > «hori».

Proposamenaren indargarri (alderantzizko) paralelo semantikotzat aipa daiteke ingelesezko dog «txakur», zeina *docga berreraiki izan den. Zehazki, dox «yellowish-brown» hitz zaharraren txikigarria zatekeen jatorrian (euskarazko Pintto edo Beltxaren modukoa), eta ondoren, ezaugarri horren nabarmentasunagatik, «txakur» adiera hartuko zuen (arraza, mota edo itxura jakin bati lotua hasieran, eta edozein txakurretara hedatua gero).[3]

SinbolismoaAldatu

Oro har kolore horia lotu ohi da eguzkiarekin, argiarekin eta urrearekin. Islamaren munduan hori urreztatua jakinduriaren eta aholku onen adierazgarria da; baina hori zurbila, berriz, gezurraren eta iruzurrarena. Egipton kolore horiak bekaizkeria eta zoritxarra adierazten zituen. Txinan, errege-erreginen familiek erabiltzen zuten kolore horia[4].

Euskal kulturanAldatu

Antzinako euskaldunentzat, horia eguzkiaren kolore ezberdinak ziren eta horregatik gaur eguneraino iritsi diren hainbat hitzetan horia agertzen da laranja deituko genituzke hainbat gaietan. Bestetan, gorria esaten da orain laranjatzat ditugunak, gorringoa esaterako.

 
Orioko arraunlarien aldeko apainketa horiz etxe batean.

Errenteriako Jantziaren Zentroko Ramon Garcia adituaren arabera, euskal jantzietan ez da ohikoa kolore horia. " Andaluziarrek asko erabiltzen dute horia edo laranja, eguzki asko dutelako, eta guk grisa, urdina, berdea, okrea... erabiltzen ditugu, gaur egun ere bai. Gure janzkera oso soila da, aspergarriak gara. Ikerketa zientifiko batek dio gorria mendi asko dagoen lekuetan erabiltzen dela, urrunean hoberen ikusten den kolorea delako. Euskal Herrian badago arropa gorri asko, mendia, sastraka ugari eta eguraldi kaskarra ditugulako. Baina inoiz erabili ez dena dira horia, laranja, arrosa fuksia, turkesa, pistatxo berdea... ez dira gureak»[5].

Herri batean sinbolismo nabarmena hartu kolore horiak: Orion. Oria ibaiarekin eta Orio herri-izenarekin (h)oriak duen antzekotasuna kasualitatea besterik ez da seguruenik, baina herriko traineruaren kolorea eta are herriarena da horia agerpen askotan[6].

KoloregaiakAldatu

Horia oinarrizko kolorea da, horregatik ezin da beste kolorezko pigmentu edo koloregaiz lortu. Horia erabiltzen da, aldiz, beste koloregaien ñabardura aldatzeko.

Janari koloratzaileakAldatu

Kolorea Kodea Jatorria Izen kimikoa
Horia E 100 Naturala Kurkumina, kurkuma, currya edo azafraia
Horia E 101 I) ... Erriboflabina (B2 bitamina)
Horia E 101(a) II) ... Erriboflabinaren 5'-fosfato sodikoa
Horia E 102 Sintetikoa Tartrazina
INCI CI 19140 edo Yellow 5
AEBetan debekatua
Horia E 104 Sintetikoa Kinoleina-horia
INCI CI 47005
Hori-laranjak E 160-a - 160-f Koloregai naturalak
arbeletxeko,
azenario,
otarrain,
arrain eta abarrena.
Karotenoideak
Hori Laranja Gorria E 160(A) I) ... β-karotenoa
Hori Laranja Gorria E 160(A) II) ... Karotenoide nahasiak (α-, β-, γ-)
Hori Laranja Gorria E 160(B) ... Bixa orellana, bixina, norbixina
Hori Laranja Gorria E 160(C) ... Paprika estraktua, kapsanteina edo kapsorubina
Hori Laranja Gorria E 160(D) ... Likopenoa
Hori Laranja Gorria E 160(E) ... Apokarotenal 8' (C30)
Hori Laranja Gorria E 160(F) ... Azido apokarotiniko-8-aren ester etilikoa
Hori Laranja Gorria E 161 ... Xantofilak
Hori Laranja Gorria E 162 ... Erremolatxa aterakina, batanina

ErreferentziakAldatu

  1. Lakarra, Joseba A.; Manterola, Julen; Segurola, Iñaki. (2019). Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200). Euskaltzaindia, 417 or. ISBN 978-84-946477-8-9...
  2. (Ingelesez) Lakarra, Joseba. (1995). «Reconstructing the Pre-Proto-Basque-Root» Towards a history of the Basque language. J. Benjamins Pub. Co, 195 or. ISBN 978-90-272-8567-6. PMC 709596553. (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  3. (Ingelesez) Gąsiorowski, Piotr. (2006). «The Etymology of Old English *docga» Indogermanische Forschungen (111): 275-284..
  4. «Dokuteka: Bizitzaren koloreak: koloreen esanahia kultura ezberdinetan 1/2» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-29).
  5. Belastegi Martin, Nagore. (2017-12-21). «ATZOKO ETA GAURKO BASERRITAR JANTZIAK» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2022-05-29).
  6. User, Super. «Orioko herria» Orioko Udala (Noiz kontsultatua: 2022-05-29).

Kanpo estekakAldatu

  Horiak  
Beilegia Horia Larua Urrekara Chartreuse Beixa
           
Azafrai kolorea Okrea Ziapea Arto kolorea Krema Limoi kolorea
           


Espektro elektromagnetikoa

 gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak 
Koloreak

  ultramorea morea urdina berdea horia laranja gorria infragorria