Abel San Martín
Abel San Martin Campos, pilota arloan Barberito I.a deituraz ezaguna (Baños de Rio Tobia, Errioxa, 1927ko irailaren 11 – Calahorra, Errioxa, 1980ko azaroaren 2a) esku huskako pilotaria izan zen. Afizionatu mailan, 1947an, Espainiako bi txapelketa nagusiak irabazi zituen: buruz burukoa (Bartzelonako Colon pilotalekuan) eta binakakoa (Titin I.arekin). 1951n profesionaletan debutatu zuen. 1953an buruz buruko txapelketa nagusia irabazi zuen, Gallastegik jokatzeari uko egin baitzion, eskaini zioten diru ordainarekin bat ez zetorrelako. 1954an, txapelketa horretako finala galdu zuen, Soroa II.aren aurka 22 eta 4 galduta. 1972an erretiratu zen. 1980an hil zen, gaixotasun batek jota.
Abel San Martín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Abel San Martín Campos |
Jaiotza | Baños de Río Tobía, 1927ko irailaren 11 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Calahorra, 1980ko azaroaren 2a (53 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Izengoitia(k) | Barberito I |
Gaur egun, Baños de Rio Tobiako pilotalekuak Barberito I.a du izena, eta urtero Barberito Txapelketa antolatzen dute haren omenez.
Kirol lorpenak
aldatu- Espainiako buruz buruko eta binakako txapeldun, amateurretan: 1947an.
- Buruz buruko txapelduna: 1953an.
- Buruz buruko txapeldunordea: 1954an, Eibarren.
Kanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz) Barberito I.a