Logroñoko Forua
Logroñoko Forua Alfontso VI.a Gaztelakoa erregeak 1095ean Camerosko jauna zen Ximeno Fortunionek eskatuta Logroñori emandako hiri-gutuna izan zen. Tomas Urzainkiren arabera, une horretan Gaztelan kokatuagatik, Logroñoko Forua nafar-piriniar foru peto-petoa da, 1076ko Jakako Foruan oinarritua.[1]
Gaztelar okupazioko une batean esleitu zen arren, 1127an Alfontso I.a Batailatzaileak, Aragoi eta Nafarroakoak, berretsi zuen 1127an, Antso III.a Gaztelakoak 1157an. Azkenik, Antso Jakituna errege nafarrak hobetu zuen 1168an. Bizkaiko jaunek Ebroz hegoaldeko Errioxa eskualdea bereganatu zutenez, beraiek hura lehenetsi zuten hiri gutun berrietan. Hain ospetsu bilakatu zen ezen Plentzia, Bilbo, Miranda Ebro, Castro Urdiales, Bermeo edo Balmasedako Foruak idazteko oinarria izan baitzen.[1]
M. Jose Zabalak, berriz, Logroñoko Forua (baita Jakakoa eta Lizarrakoa eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru ia guztiak ere) zuzenbide "frankoan" oinarritzen du; gaineratzen du Gipuzkoako itsas foruak izan ezik, egungo EAEko ("villas vascas") herrietako foru ia guztiak Logroñoko Foruan oinarritzen direla.[2]
Erreferentziak
aldatuBibliografia
aldatu- Urzainqui, Tomas; Olaizola, Juan M. (1998). La Navarra marítima. Pamplona: Pamiela ISBN 84-7861-284-1..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |