Ireki menu nagusia

Borraja (Borago officinalis) Boraginaceae familiaren espezie baten izen arrunta da. Zurtoina iletxo zuri gogorrez estalia du; hostoak biribilduak ditu, kolore ilunekoak. Loreak urdinak edo gorrixkak izaten dira gehienetan, eta mordoetan ateratzen dira. Jateko ona da, eta izerdi eta gernu eragile gisa erabiltzen da[1]. Oso erabilia da sukaldaritzan Aragoi, Liguria, Kreta eta Alemaniako eskualde batzuetan.

Borraja
Blue borage flowers 2526205868 6b35bbac29 b.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
FamiliaBoraginaceae
LeinuaBoragineae Boragineae
GeneroaBorago Borago
Espeziea Borago officinalis
Datu orokorrak
Iturria borage seed oil Itzuli eta amabiline Itzuli

DeskribapenaAldatu

Landareak 60 eta 100 zentimetro arteko altuera du, eta zurtoinean eta hostoetan iletxoak dituzte. Hostoek 5 eta 15 zentimetro arteko tamaina dute, alternoak dira eta sinpleak. Loreak osoak dira, bost petalo estu eta hirukiekin, puntan bukatuak. Normalki loreak urdinak dira, nahiz eta larrosak edo zuriak ere badauden. Loreek sortak osatzen dituzte eta aldi berean irekitzen dira.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Borraja  
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Borago_officinalis


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.