San Vicenteko gaztelua

San Vicenteko gaztelua (gaztelaniaz: castillo de San Vicente) San Vicente de la Sonsierrako gaztelu erromanikoa da, herriko muinoan eraikia.[1] Sonsierra babesteko eraiki zuten 1170. urte inguruan, Antso Jakitunaren erreinaldian. Izan ere, garai haietan Gaztela eta Nafarroako Erresumaren arteko muga bertan zegoen. Hona hemen nafar tenenteak:

  • Ferrant Moro (1170)
  • Juan Perez (1214).
  • Roy Diaz Oiongoa (1276).
  • Filipe Rogemontekoa (XIII. mendearen amaieran)
San Vicenteko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Municipality of La RiojaSan Vicente de la Sonsierra
Koordenatuak42°33′35″N 2°45′34″W / 42.5596151°N 2.7594387°W / 42.5596151; -2.7594387
Map
Ondarea

1379an gaztelarrek hartua, 1387an berreskuratu zuten nafarrek. 1461an, Nafarroako Gerra Zibilaren garaian, Henrike IV.a Gaztelakoak Vianako printzeari lagundu eta Guardia, San Vicente, Viana eta Los Arcos okupatu zituen, Gonzalo Saavedrak gidatzen zuen gaztelar armada bati esker. 1463an, Luis XI.a Frantziakoak emandako laudo baten bitartez Sonsierra eta Los Arcosko eskualdea gaztelarren eskuetan utzi zituen eta jada ez ziren berriro nafar eskuetara bueltatu.

Erreferentziak aldatu

  1. José Gabriel Moya Valgañón, Julián Ruiz-Navarro Pérez, Begoña Arrúe Ugarte. (1992). Castillos y Fortalezas de La Rioja. Editorial Gráficas Quintan, S.L. ISBN 84-85375-44-0..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.