Ermua

Bizkaiko udalerria
Ermu» orritik birbideratua)
Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ermua (argipena)».

Ermua[1] Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da. Administratiboki Durangaldea eskualdean sartuta dago, nahiz eta geografikoki, Ego ibarrean kokatua egonik, Debabarrenekoa izan; horregatik hainbat zerbitzutarako eskualde horretan integratzen da.

Ermua
 Bizkaia, Euskal Herria
Ermuko erdigunea.
Ermuko bandera

Ermuko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaDurangaldea
Izen ofiziala Ermua
AlkateaJuan Carlos Abascal Candas (PSE-EE/PSOE)
Posta kodea48260
INE kodea48034
Herritarraermuar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°11′12″N 2°30′09″W / 43.1867°N 2.5025°W / 43.1867; -2.5025
Map
Azalera6,17 km²
Garaiera199 metro
Distantzia43 km Bilbora
Demografia
Biztanleria15.599 (2023)
10 (2022)
alt_left 7.971 (%51,1) (%50,7) 7.909 alt_right
Dentsitatea2665,96 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
-% 2,92
Zahartze tasa[2]% 21,1
Ugalkortasun tasa[2]‰ 32,95
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 77,2 (2011)
Genero desoreka[2]% 7,48 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 12,74 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 27,59 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera [4]% 14.21 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ermua.es

Gipuzkoako Eibar udalerritik abiatuta, Bizkaiko lehenengo herria da Ermua. 6,49 km²-ko azalera du, eta 2016. urtean 15.989 biztanle zituen; 60 eta 70 hamarkadetako biztanle hazkundea zela-eta Eibar eta Ermua ia bat eginda daude.

Etimologia

aldatu

Ermua 1805 urtera arte Hermua idazten zen, eta er(ria), herria, eta muga hitz elkartean uste da bere jatorria, Gipuzkoarekin duen mugari egiten dio erreferentzia.

Beste teoria batek dio Eremu hitzaren eratorria izan daitekeela, latineko eremus-etik.

Geografia

aldatu
 
Airetiko ikuspegia

Ermua haran estu batean dago, Ego ibaiaren ondoan. Haranaren estutasunak eta erliebearen zailtasunak etxebizitza gehienak haranaren behealdean eraiki beharra ekarri zuen XX. mendeko etorkinak erruz herriratu zirenean. Ermua Oiz eta Urko mendien artean dago; hurrenez hurren, 1.026 eta 730 metro dituzte mendi horiek. Gainera, hirigunea itsas-mailatik 166m-ra dago.

Bizkaian dentsitate handienetariko udalerria da. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan eraiki ziren etxebizitza berri gehienak 9 solairuko blokeak dira.

Osaera

aldatu

Udalerria hiriguneak eta hainbat auzok osatzen dute, esaterako: Ongarai, San Pelaio, Okinzuri, Santa Ana eta San Lorentzo. Dena den, auzo hauek hirigunetik oso hurbil daude eta beronen parte direla esan daiteke.

Udalerri mugakideak

aldatu

Iparraldean, Mallabia udalerriarekin egiten du muga; hegoaldean (Sallabente auzoa), Zaldibarrekin; eta, ekialdean, Eibarrekin.

Hidrografia

aldatu

Ermua Deba ibaiaren adarra den Ego ibaiaren goialdean kokatuta dago. Berau udalerritik oso hurbil sortzen da, bada Oiz eta Urko mendietatik datozen hainbat errekek osatzen dute ekialdean. Hegoaldean, aldiz, errekak Elgeta eta Zaldibarretik etortzen dira, eta Aixolako erreka eratzen dute; beronek, izen berdineko urtegi bat du eta ura ematen die Ermuari eta Eibarri.

Harana hain da estua, ezen hainbat zatitan estalita gelditu dela herriaren hazteko premiengatik.

Historia

aldatu
 
Ermuko Lobiano jauregia.

Ermua 1140 eta 1383 artean sortu zuten, garai hartako udalerri bizkaitar askorekin gertatu bezala, sortzearen urte zehatza ez dakigu, ordea. Gaztelako hainbat erregek hiribilduaren foruak berretsi zituzten behin baino gehiagotan. Hasierako herri txiki hartako ekonomia nekazaritza eta burdinola bakan batzuetan oinarritzen zen. Ermua Zaldibarko jaunen menpe zegoen.

1514. urtean Ermuak 320 biztanle zituen eta hiru kale. Gernikako batzar nagusietako 12. jesarlekua betetzen zuen. Mendeetan zehar izandako izurriteek eta Frantziaren inbasioek (XVIII. mendearen amaierako Konbentzioaren gerra, esaterako), biztanleriaren hazkundea moteldu zuten; hala, 1843an, 400 biztanle inguru bizi ziren Ermuan.

Industrializazioaren garapenak, ordea, hazkunde demografiko eta ekonomikoa indartu egin zuten, auzoko Eibarren gertatu bezala, burdina eta armagintzarekin erlazionaturiko industriak aurretik ezagutu gabeko garapena izan zuten. Horrek lanpostu ugari sortu eta eskulan handiaren beharra ekarri zuen. Horregatik, Ermua immigraziorako jomuga bilakatu zen Espainiako hainbat pertsonarentzat. Galiziatik eta Gaztela eta Leondik etorri ziren, besteak beste.

1997an, Miguel Angel Blanco PPko zinegotziaren bahiketak eta ondorengo hilketak, famatu egin zuten Ermua Espainia osoan. Gertaera hark euskal gatazkan eragin esanguratsua izan zuen eta manifestaldi handiak eragin zituen herri eta hiri askotan. Ermuko herri ekimenen omenez, Ermuko Foroa sortu zen, terrorismoaren biktimen alde jotzea, ETAren ekintzak salatzea eta eusko nazionalismoa kritikatzea helburu izanik.

Demografia

aldatu

Espainiako Gerrate Zibilaren ondorengo urteetako hazkundeak, inolako ordenarik gabe egina, ermuarren bizi-kalitatea baldintzatu zuen urteetan zehar. Zerbitzu eta plangintza ezak ur eskasia ekarri zuen 1980ko hamarkadan. 1970eko hamarkadan hasitako krisialdi industrialak eta bizi-kalitatearen okertzeak, berriz, aurreko hamarkadetako hazkundearekin amaitu zuten. Gaur egun, Ermuak biztanleak galtzen ditu, etengabe.

Biztanleriaren bilakaera

aldatu
Ermuko biztanleria

Politika

aldatu
 
Ermuko udaletxea den Valdespina jauregia.

Ermuko alkatea 2018 urtea ezkeroztik Juan Carlos Abascal da, PSOE alderdikoa.

Udal hauteskundeak

aldatu

2003ko hauteskundeetan PSOEk 4.698 boto lortu zituen, PPk 1.962 boto, EAJ-EA koalizioak 1.528 boto eta Ezker Batuak 928 boto. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero. Zinegotziei dagokionean, PSOEk 9 lortu zituen, PPk 4, EAJ eta EAk 3 eta Ezker Batuak 1.

2007ko udal hauteskundeetan, PSE-EEk 9 zinegotzi eskuratu zituen, PPk 4, EAJk 2 eta EB-Bk beste 2. Hauteskunde horietarako ere ezker abertzalea ordezkatzen zuen EAE-ANVren zerrenda legez kanpo utzi zuten.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, PSE-EEko Carlos Totorikak gehiengoa galdu zuen, baina Ermuko alkate izaten jarraitu zuen, PP alderdiarekin egindako itun bati esker.[5]

2015eko hauteskundeen ondoren, Totorika berriro hautatu zuten alkate, gutxiengoan, bere alderdiaren 6 botoei esker. Gainerako alderdiek nork bere hautagaiari eman zion botoa eta EAJk eta PPk zuri bozkatu zuten.

2019 udal hauteskundeetan PSE-EE izan zen garaile, 7 zinegotzi eskuratu baitzituen. Juan Carlos Abascal hautatu zuten alkate.

Ermuako udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE)
6 / 17
2.530 (% 32,00)
7 / 17
3.347 (% 40,32)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
3 / 17
1.145 (% 14,48)
4 / 17
1.792 (% 21,59)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
3 / 17
1.227 (% 15,52)
3 / 17
1.494 (% 18,00)
Se Puede Ermua Ahal Da -> Ahal Dugu
2 / 17
1.132 (% 14,32)
2 / 17
845 (% 10,18)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 17
844 (% 10,68)
1 / 17
712 (% 8,58)
Irabazi
1 / 17
735 (% 9,30)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateen zerrenda

aldatu
Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Francisco Berjón 1983 1991 Euskadiko Alderdi Sozialista
Carlos Totorika 1991 2018 Euskadiko Alderdi Sozialista
Juan Carlos Abascal 2018 Jardunean Euskadiko Alderdi Sozialista

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Ermuko Maria Bengoetxearen[6] testigantza. Euskal Herriko Ahotsak[7][8] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Ermuko euskara Debaerdiko euskaran[9][10] dago sailkatuta, sortaldeko bizkaieraren barnean. Ermuarekin batera, Bergara, Eibar, Elgeta, Mallabia, Soraluze eta Antzuola ere sartzen dira bertan.

Hedabideak

aldatu

Ermuan eta Mallabian Drogetenitturri izena duen hilabetekari bat dago euskaraz; bertan bi herrien inguruko berriak argitaratzen dira. Aldizkari honen argitaratzailea Ermuko Euskal Birusa Elkarte Kulturala eukara-elkartea da.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Ermuar ospetsuak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Euskaltzaindia. (PDF) 145. arauaː Bizkaiko herri izendegia. .
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. (Gaztelaniaz) Totorika repetirá como alcalde y gobernará con el PP 2011/07/06an kontsultatua
  6. «Bengoetxea Isasi-Isasmendi, Maria - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  7. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  8. «Eraztuna euskaraz egiteagatik - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  9. «Debaerdikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
  10. «Ermua - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia