Ireki menu nagusia

Lucia Areitioaurtena Isasi-Isasmendi, pilotaren munduan Erromaretakua goitizenez ezaguna (Ermua, Bizkaia, 1925eko abenduaren 10a - Donostia, Gipuzkoa, 2019ko otsailaren 5a) euskal erraketista profesionala izan zen 7 urtez.

Lucia Areitioaurtena
Bizitza
Jaiotza Ermua1925eko abenduaren  10a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Donostia2019ko otsailaren  5a (93 urte)
Jarduerak
Jarduerak pilotaria
Izengoitia(k) Erromaretakua

BiografiaAldatu

Ermuko tren-geltoki ondoan jaio zen Lucia. Amak trenaren erromaren kargua zuen eta hortik zetorkion goitizena. Garai hartako beste neska askok bezala, Eibarko frontoian ikasi zuen pilotan. 15 urterekin berriz, erraketista profesional gisa Bartzelonara jokatzera joateko kontratua egin zioten. 1941ko azaroaren 10ean abiatu ziren lagun bat eta biak Kataluniara. Han gosea pasatzea suertatu zitzaien. Gerra oste gogorra zen. Barrio Txinoan bizi ziren, leku arriskutsua zen eta zaindari batekin ibili behar izaten zuten partidak jokatu ondoren. Zazpi urtez Bartzelonan jokatzen jardun ondoren, hangoak amaituta, Ermuan ile-apaintzaile ibili zen. Ezkondu eta 4 seme-alaba izan zituen. Real Sociedad futbol-taldeko Asier Riesgo atezainaren amama da. Azken urteetan Donostian bizi izan zen.

OmenaldiaAldatu

  • Bilboko La Esperanza frontoian omenaldia jaso zuen 2013an.

ErreferentziakAldatu