Donejakue apostoluaren eliza (Ermua)

Ermuko parrokia-eliza

Donejakue apostoluaren eliza edo Santiago eliza Ermuko parrokia eliza da.

Donejakue apostoluaren eliza (Ermua)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaErmua
Koordenatuak43°11′11″N 2°30′08″W / 43.1862725°N 2.5023134°W / 43.1862725; -2.5023134
Map

Eraikina aldatu

Egungo egitura nagusiki ernazentista osatu zen 18. mendean Sebastian Lekunak egindako kanpandorre batekin, zeinak gertu dagoen Valdespina jauregiko dorrearen antza duen, biak egin baitziren Andres Orbe Larreategi artzapezpikuaren enkarguz.

Barrualdea aldatu

Barrualdeko aberastasun askok ere Orbe Larreategiren mezenasgoan dute jatorria. Ermuar hau Bartzelonako apezpiku, Valentziako artzapezpiku eta Gaztelako inkisidore nagusi izatera iritsi zen. Elizaren alboetako bat Orberen omenezko hileta-monumentu bat dago[1].

Orberen eskaintza nagusia erretaula izan zen, Donejakueren omenezkoa, eta erdi-erdian Santiago Matamoros ikonografiaren zaldun eskultura bat duena[2]. Errataula Jose Zuaznabar arkitektoaren eta Juan Munar eskultorearen lana dela uste da. Zutabe salomoniko oso apainduak nabarmentzen dira, zuraren kolore ilun originalean, eta eskultura polikromo ugari. Erdiko kalean, Donejakueren azpian Kristo gurutziltzatu bat dago lehen sagrarioaren tenplutxoa zefoen tokian, eta gaineran Jasokundearen eta Hirutasun Santuaren irudiak. Behean, lau ebanjelarien eskulturak daude (ezkerretik Mateo, Joan, Lukas eta Markos), eta goian eliza katolikoaren lau eliz gurasoak (Jeronimo, Gregorio, Anbrosio eta Agustin). 1995ean berriztutako erretaula da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Ermua - Leku interesgarriak - Santiago Eliza» www.ermua.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  2. (Gaztelaniaz) «ERMUA: Retablo de Santiago Apóstol» Retablos de Bizkaia (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).

Kanpo estekak aldatu