Carlos Totorika

politikari espainiarra

Carlos Totorika Izagirre (Ermua, 1956ko otsailaren 15a) euskal politikaria da.

Carlos Totorika


Eusko Legebiltzarkidea

1999ko uztailaren 9a - 2001eko martxoaren 20a
Rosa Díez
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Ermuako Alkate

1991ko ekainaren 20a - 2018ko ekainaren 28a
Bizitza
JaiotzaErmua1956ko otsailaren 15a (68 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Ermua
KidetzaPSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Biografia aldatu

Bilboko Unibertsitatean ekonomia ikasi ondoren, BBK-n lan egin zuen.

1974an PSOEn sartu zen, eta 1991an Ermua bere jaioterriko alkatea izendatu zuten, udal hauteskundeak irabazita. ETAk Miguel Angel Blanco Ermuko zinegotzia hil zuenean 1997an egin zen ezagun, eta haren ondorenean Ermuko Foroaren sortzaileetako bat izan zen; posizio horretatik abertzaletasuna eta terrorismoa borrokatzeagatik nabarmendu zen. 2002an PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu zuen, Rosa Diezen eta Nicolas Redondo Terrerosen babesarekin, baina Patxi Lopezek erraz irabazi zion.[1]

2018ko ekainean, politika utzi behar zuela iragarri zuen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Carlos Totorika Ermuko alkateak politika utziko du» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-20).