Estibalitz González

euskal idazlea eta ipuin-kontalaria

Estibalitz González Solozabal (Ermua, Bizkaia, 1963ko irailaren 1a) euskal idazlea eta ipuin-kontalaria da.

Estibalitz González
Bizitza
Jaiotza Ermua1963ko irailaren 1a (56 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta ipuin-kontalaria


BiografiaAldatu

​ Estibalitz Ermuan jaio zen. Gaur egun Durangon bizi da. Lanbidez Haur Hezkuntzako irakaslea da. Ume eta kale-kantu tradizionalak batzeko duen bere zaletasunak arlo horretan hainbat lan egitera bultzatu du.[1]

LanakAldatu

  • 1990ean Ermuko Euskal Birusa Elkarte Kulturala izeneko taldean hasi zen kolaboratzen, baita haren barruan dagoen Ermua eta Mallabiko Drogetenitturri aldizkarian ere.
  • Ehunka artikulu idatzi ditu Ermuko historia, ohitura zahar, lanbide eta pertsonaia esanguratsuei buruz, herriko hizkeran gehienak.
  • Ermuko Ahozko Ondarea egitasmoaren bultzatzaile eta koordinatzailea da.
  • Ipuin-kontalari jardun du hainbat biblioteka eta eskolatan, baita ume-kantak irakasten ere.
  • Ermuko Alboka Musika Eskola eta Drogetenitturri aldizkariaren arteko Bertoko kantuak egitasmoaren bultzatzailea eta koordinatzailea da.
  • Kantu jolasak bideoa koordinatu zuen (Ermuko Anaitasuna Ikastola 2001).
  • Lapikotxiki. Kantuz kulunkatzen liburua + DVDa argitaratu zuen (Eibarko ...eta kitto! Euskara Elkartea 2010) (2. argitalpena 2014). [2]

SariakAldatu

  • 2002an Ermuko “Juanita Ibaibarriaga” Literatur Lehiaketako lehen saria irabazi zuen, “Ur tanta hura” lanarekin

ErreferentziakAldatu

  1. González, Estibalitz. (2010). Lapikotxiki: kantuz kulunkatzen. Eta Kitto! Euskara Elkartea.
  2. https://www.diariovasco.com/v/20110202/bajo-deba/estibalitz-gonzalez-presenta-libro-20110202.html

Kanpo loturakAldatu