Juanita Ibaibarriaga

euskaltzalea

Juanita Ibaibarriaga Uriarte (Ermua, Bizkaia, 1934ko martxoaren 30a – Ermua, Bizkaia, 1992ko otsailaren 28a) euskaltzalea eta gizarte-ekintzailea izan zen. Haren omenez, Ermuko Euskal Birusa Elkarte Kulturalak Juanita Ibaibarriaga Literatur Saria sortu zuen 1992 urtean.

Juanita Ibaibarriaga

Bizitza
JaiotzaErmua1934ko martxoaren 30a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaErmua1992ko otsailaren 28a (57 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Bizitza aldatu

Juanita Ibaibarriaga Ermuko Iturriaganeko etxean jaio zen. Autodidakta eta irakurle amorratua, bere inguruan gertatzen zenaz jantzita egotea gustatzen zitzaion emakumea izan zen. Euskalzalea, Ermuzalea eta baita mendizalea ere: bere ibilbideetan, "Mendi" txakurtxoa lagun, basoko belarrak batzea zuen gustuko, haien sendatze ezaugarriak ondo ezagutzen zituelako.[1]

Lanak aldatu

Beste zenbait gurasorekin batera, Ermuko familia elkartean, Anaitasuna ikastola aurrera ateratzeko borroka egin zuen. Bere seme-alabei etxerako lanak egiten lagunduz, euskaraz irakurtzen eta idazten zaletu zen; eta, haiek koskortu zirenean, lan sozialak egiten ere hasi zen.[2] Juanitak herriko Euskal Birusa Elkarte Kulturalaren sorreran hartu zuen parte, Ermuko ohiturak eta abestiak berreskuratze kontuetan buru-belarri arituz.

Ermuko eta Mallabiko Drogetenitturri herri aldizkariaren hasierako zenbakietan kolaboratzaile gisa jardun zuen ere. Gauzak aurrera ataratzailea eta beti berbako, "Emon dot berbia, bai, eta egin bihar dot" zen bere lema.

Literatur lehiaketa aldatu

Ermuko Euskal Birusa Elkarte Kulturalak, ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzeko asmoz, literatur lehiaketa bat antolatzea erabaki zuen. Lehiaketari izena jartzeko hainbat proposamen egon ziren; denen artean, Juanita Ibaibarriagarena nagusitu zen. Hortaz, 1992. urtean, Juanita Ibaibarriaga Literatur Saria sortu zuen. Gerora Ermuko Udaleko Euskara Sailak hartu zuen lehiaketa antolatzeko ardura, urtero-urtero deialdia eginez. Sari banaketa Ermua Antzokian egiten da, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatzen den ekitaldian. [3][4][5][6][7]

Herrian euskararen alde lan handia egin zuen Juanita Ibaibarriagak. Bere omenez gazte zein helduen artean euskaraz idazteko zaletasuna piztea helburu duen literatur sariak, modalitate bi ditu: bata Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5.eta 6. mailetako ikasleentzat; bestea, 16 urtetik gorakoentzat.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. González, Estibalitz. (1996). Juanita Ibaibarriaga Literatur saria. Drogetenitturri, 7 or. ISSN 1133-973X..
  2. «Juanita Ibaibarriaga» prezi.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  3. «Juanita Ibaibarriaga Archives» Mugalari Kultura (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  4. Elkartea, Euskal Birusa. (2010-11-26). «Juanita Ibaibarriaga Literatur Sariak banatu dira - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  5. «Concurso Literario Juanita Ibaibarriaga | Eskolabarri Ikastetxea» www.eskolabarri.edu.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  6. Juanita Ibaibarriaga sariak| Anaitasuna Ikastola. (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  7. Bizkaie. https://bizkaie.biz/1473836913641.
  8. «Euskara - Lehiaketak - Juanita Ibaibarriaga Literatur saria» www.ermua.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).

Kanpo estekak aldatu