Euskal Birusa Elkarte Kulturala

Euskal Birusa Elkarte Kulturala Ermuko (Bizkaia) euskara-elkartea da. 1980an sortu zen, Ermuan euskararen erabilera bultzatu eta indartzeko helburuaz.

Hainbat ekintza antolatu eta suspertu izan ditu bere ibilbidean zehar: San Martin azoka, euskal liburu eta diskoen azoka, Juanita Ibaibarriaga literatur saria, Hartza eguna, Berbetan jardunaldiak, Berbatruk merkataritza hitzarmena, Ermuan Bagara ekimena, udako postal lehiaketa, Ahozko Ondarearen bilketa, Ermuan Kantuan kantujira eta urtean zeharreko ekitaldi kultural ugari. Ermuko eta Mallabiko Drogetenitturri hilabetekariaren argitaratzailea da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu