Ireki menu nagusia

Gorraitz (Eguesibar)

Eguesibarko herria, Nafarroa Garaian
Artikulu hau Eguesibarko kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gorraitz».

Gorraitz (Gorraiz gaztelaniaz) Eguesibarko kontzeju bat da. Gaur egun txalet ugari eraiki dira bertan. Haien eraikuntza 1993an hasi zen. Urbanizazio berri baten erdian golf zelai bat ere badago. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 3.299 biztanle ditu.

Gorraitz
Eguesibar, Euskal Herria

Gorraizeko gaztelua, Nafarroa, Euskal Herria.jpg

Gorraizko gazteluaren irudia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Eguesibar
Koordenatuak 42° 49′ 20″ N, 1° 34′ 40″ W / 42.822222222222°N,1.5777777777778°W / 42.822222222222; -1.5777777777778Koordenatuak: 42° 49′ 20″ N, 1° 34′ 40″ W / 42.822222222222°N,1.5777777777778°W / 42.822222222222; -1.5777777777778
Gorraitz hemen kokatua: Euskal Herria
Gorraitz
Gorraitz
Gorraitz hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Gorraitz
Gorraitz
Gorraitz (Eguesibar) hemen kokatua: Eguesibar
Gorraitz (Eguesibar)
Gorraitz (Eguesibar)
Gorraitz (Eguesibar) (Eguesibar)
Demografia
Biztanleria 3,299

Eduki-taula

KokapenaAldatu

Iruñerriaren ekialdean dago, Eguesibar haranaren mendebaldeko zatian, Iruñeko erdigunetik 6 kilometro ipar-ekialdera. Iparraldean Egues kontzejuarekin mugatzen du, hegoaldean Sarriguren du, ekialdean Olatz eta mendebaldean berriz Ardanatz.

HistoriaAldatu

1558an Lantzelot Gorraizkoak Donibane Garazi erasotzeko Eguesibarko 80 gizon erreklutatu zituen, hauek beste nafar eta gipuzkoarrekin batera ontzi multzo bati su ematen bukatuko dute. Uharteko Miravalles mendian zegoen gotorlekuarekin batera, Gorraizko gazteluak Iruñeko ekialdeko defentsan nolabaiteko garrantzia izan zuen.

1845ean Gorraitzek sei etxe, eliza bat (Doneztebe eliza), antzinako jauretxe bat (ziurrenik Lantzelot Gorraizkoarena) eta elizari atxikitako hilerri batez osaturik zegoen. Biztanleria bertako harrobian lan eginez nahiz gari, arto, patata eta lekaleak ereinez bizi zen.

1993an Gorraizko Urbanizazioa eta Gorraizko golf zelaia eraikitzeari ekin zitzaion.

Demografia eta biztanleriaAldatu

Gorraizko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
730 1.085 1.528 2.141 2.541 2.926 3.215 3.299

Azpiegiturak eta garraioaAldatu

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Gorraitzen:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
  Bianako Printzearen plaza - Gorraitz 06:45 - 22:45 30´
  Labriteko Jaitsiera - Uharte Gauez 30´

KulturaAldatu

Hizkuntza nagusia gaztelania da; XVIII. mende erdian galdu zen euskara.

OndareaAldatu

  • Gorraizko gaztelua: XVI. mendeko dorretxe zaharberritua, gaur egun bere aldamenean jatetxea eta hotela daude.
  • Doneztebe eliza: Antzinako herriko eliza gutxienez 1700eann jada aipatua da, baina gaur egungo eliza 2001ean inauguratu zen.
  • Bestelakoak: Etxebizitza partikular ugarik arkitektura modernoaren sariak irabazi dituzte, maila ekonomiko handiko jendearen etxebizitzak izanik bertako nahiz kanpoko arkitektoek diseinatuak izan baidira.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gorraitz (Eguesibar)