Manuel Egueskoa
musikagile espainiarra
Manuel Egueskoa (Egues, 1654ko abenduaren 25a - Burgos, 1729ko apirilaren 11) nafar apaiz eta musikagilea izan zen.
Manuel Egueskoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Egues, 1654ko abenduaren 25a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Burgos, 1729ko apirilaren 11 (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, kapera-maisua eta Kalonjea |
Mugimendua | musika barrokoa |
Bere ibilbideari buruzko lehen albisteak Arabakoak izan ziren: 1679tik 1682ra Gasteizko Santa Maria katedralaren kapera-maisu baitzen. 1682an Lleidara abiatu zen, non katedral zaharreko kapera-maisu izan zen.
Kalonjea ordenatua izan ondoren, Burgosko kapera maisu izateko oposizioak irabazi zituen aldeko 27 botorekin, Calahorrako katedraleko kapera maisua zen José Cásedak lortutako hiru botoen aurrean. 1685eko azaroaren 23an kargua hartu zuen.
1691ko urrian Zaragozako katedralera bidali zuten, baina 1692ko otsailean Burgosera itzuli zen. Han lan egin zuen hil arte.