Lizoain (herri)
Lizoain[1][a] Lizoainibar-Arriasgoiti udalerriko Lizoainibar ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Lizoain | |
---|---|
![]() | |
![]() Herriko etxe tradizional bat | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Lizoainibar-Arriasgoiti |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Lizoáin/Lizoain |
Posta kodea | 31482 |
Herritarra | lizoaindar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°47′55″N 1°28′03″W / 42.7986°N 1.4675°W |
Garaiera | 536 metro |
Distantzia | 18,9 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 63 (2023) |
Lizoainibarko eta Lizoainibar-Arriasgoitiko ibarburua da. 2023 urtean 63 biztanle zituen.
Bertako biztanleak lizoaindarrak dira.
Izena
aldatuLizoain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Liçuing (1171)
- Liçoain (1258)
- Liçoayn (1258)
- Liçoain (1268)
- Lissoanh (1274)
- Lisçoayn (1275)
- Liçoayn (1278)
- Liçoaym (1279)
- Liçasoayn (1280)
- Liçoayin (1300)
- Licoain (1366)
- Lyçoayn (1366)
- Lizoain (1534)
- Lizoayn (1587)
- Lizoain (1767)
- Lizoain (1829)
- Lizoain (1996)
Geografia
aldatuLizoain Lizoainibar ibarran dago.
Ingurune naturala eta klima
aldatuLizoainibar Pirinioaurreko ibarra da, Eguesibar eta Longida lotzen dituen lautada da. Ibaia zeharkatzen du Erro ibaiak, Irati-Aragoi ibaiaren adarrak.
Ibarreko klima azpi-mediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu ingurukoa, eta batez besteko prezipitazioak 800 mm eta 1 000 mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila, eta, batez ere, abuztua.
Herrigunearen inguruko basoetan, birlandatutako pinuak dira nagusi. Birlandaketa hauek XIX. mendetik aurrera egin ziren, inguruko zerrategiek zuten hazkunde azkarreko zuhaitzen beharra zela eta. Oraindik ere, 100-120 hektarea gordetzen da.
Estazio meteorologikoak
aldatuLizoainibarren dagoen Beortegi herrian, itsasoaren mailatik 580 metrora, Nafarroako Gobernuak 1998n jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Beortegi, 1998-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.6 | 21.9 | 24.7 | 29.0 | 35.0 | 39.4 | 38.1 | 39.9 | 36.5 | 29.6 | 21.8 | 17.2 | 39.9 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.6 | 10.0 | 13.4 | 15.9 | 19.9 | 25.4 | 28.2 | 28.3 | 24.2 | 18.9 | 12.0 | 9.0 | 17.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.3 | 4.9 | 7.9 | 10.2 | 13.6 | 17.9 | 20.2 | 20.4 | 17.1 | 13.1 | 7.7 | 4.7 | 11.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.8 | 0.6 | 2.8 | 4.7 | 7.4 | 10.9 | 13.0 | 13.4 | 11.0 | 8.3 | 4.0 | 1.1 | 6.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.9 | -10.0 | -9.8 | -3.8 | -1.1 | 2.3 | 5.2 | 6.2 | 2.1 | -1.9 | -7.3 | -12.4 | -12.4 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 96.6 | 85.4 | 96.7 | 85.2 | 69.5 | 54.2 | 38.1 | 33.2 | 57.2 | 77.0 | 105.0 | 80.8 | 878.9 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 67.5 | 42.9 | 42.9 | 46.9 | 66.6 | 55.2 | 51.3 | 36.2 | 72.0 | 96.8 | 58.3 | 53.2 | 96.8 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatuLizoainibarko batzarrak hemen ospatzen ziren, bertako ibarburuan. 1254an Tibalt II.a Nafarroakoa erregeak bere herritarrei agindu zien beti izango zirela errege, ibarreko beste toki batzuk bezala. 1515ean Fernando Katolikoak Iruñeko Donejakue monasterioari 34 anega eta erdi gari esleitu zizkion bertako petxaren gainean.
XVIII. mendearen amaieran bere ekonomia zerealistikoa zen eta mahatsondoa garrantzitsua zen. XIX. mendearen erdialdera artoa eta patatak ere landatzen ziren, 24 ikasleko eskola misto bat zegoen, garian 1 000 erreal zituena.
San Bernabe eta Montserrateko Andre Mariaren baselizak egon ziren, gaur egun desagertuak.
Demografia
aldatu2023 urteko erroldaren arabera 63 biztanle zituen Lizoainek.[5]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
41 | 35 | 37 | 42 | 46 | 50 | 47 | 53 | 53 | 53 | 51 | 55 | 59 | 60 | 61 | 61 | 59 | 56 | 62 | 60 | 64 |
Kultura
aldatuEuskara
aldatuLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Lizoainibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurre ibarretik Eguesibar eta Longida ibarrekin eta Pirinioaurreko Eguesibar eta Longida ibarrekin hitz egiten zena.[6]
Koldo Zuazok, 2010ean, Lizoainibar atzerakada-eremuan sailkatu zituen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]
Lizoaingo azpieuskalkia pirinioaurrera da.[8]
Euskararen Foru Legea
aldatuNafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Lizoainibar-Arriasgoiti eremu mistoko udalerria da. 2010eko erroldan, herritarren % 10,62ek zekien euskaraz.
Jaiak
aldatu- San Migelgo jaiak, abuztuaren azken asteburuan
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Migel eliza, Erdi Aroko kristiau eliza eta gaur egun zentro zibikoa.
- Lizoaingo zubia, Erroibaiaren gaineko Erdi Aroko zubia.
- Parke Zelta: 2009tik aurrera herritarrek auzolanean eraikitako parkea.
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Lizoain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ .
- ↑ Beortegiko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Lizoain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. pirinioaurrera.