Begoña (barrutia)
Begoña Bilboko 4. barrutia da. Ibaizabal ibaiaren ekialdera kokatzen da.
Begoña (4) | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
![]() | |||||
Herrialdea Probintzia Udalerria |
![]() ![]() ![]() | ||||
Auzoak | Begoña, Santutxu eta Bolueta | ||||
Azalera | 17,707 km² | ||||
Biztanleria | 43.715 (2005) | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°15′32″N 2°54′58″W / 43.25889°N 2.91611°W |
Iparraldean Uribarriko barrutiarekin, ekialdean Otxarkoaga-Txurdinagako barrutiarekin, mendebaldean Ibaiondoko barrutiarekin eta hegoaldean Basauri eta Etxebarriko udalerriekin. Barrutiak guztira 177,07 hektareako azalera dauka, eta 43.715 biztanle (2005).
Hainbat auzotan banatzen da, Begoñako auzoaz gain, Santutxu eta Boluetako auzoak. Bilbon dentsitaterik handienetarikoa duen barrutia da. 1960. urtetik aurrera etxebizitza ugari eraiki ziren, altuera handiko blokeak, nahiko era kaotikoan. Hau nahiko nabarmena da Santutxuko auzoan.
1997. urtetik, Bilboko metroaren lehen lineak hiru geltoki dauzka Begoñako barrutian, Santutxu, Basarrate eta Bolueta.
Euskerea aldatu
Iñaki Gaminde hizkuntzalari erreakaldetarrak ikertu duen bilboko euskeraren hiru aldaeretako bat dugu Begoñako euskerea edo euskerie, besteak Buia eta Larraskitukoak direlarik.
Biztanleria aldatu
Biztanleria (1987-2005) | ||
---|---|---|
Errolda urtea |
Biztanleria | |
1987 | 53.797 | |
1988 | 53.885 | |
1989 | 53.563 | |
1990 | 53.289 | |
1991 | 51.319 | |
1992 | 51.038 | |
1993 | 50.958 | |
1994 | 50.498 | |
1995 | 50.400 | |
1996 | 48.000 | |
1997 | 47.871 | |
1998 | 47.686 | |
1999 | 46.918 | |
2000 | 46.252 | |
2001 | 45.570 | |
2002 | 45.190 | |
2003 | 44.574 | |
2004 | 44.320 | |
2005 | 43.715 |
Bibliografia aldatu
- "Bilbotarron euskararen zuzuan". Iñaki Gaminde. Asapala Kultur Elkartea, 2004.
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |