Espainiako futbol ligako hirugarren maila
Espainiako futbol ligako hirugarren maila txapelketa ez profesionala da, 1929an abiatutakoa eta 2021. urtean amaitu zena berrantolaketa baten ondorioz.
Espainiako futbol ligako hirugarren maila Tercera División | |
---|---|
Antolatzailea | Liga Nacional de Fútbol Profesional |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1929-30 |
Azkena | 2020-21 |
Eremua | Espainiar Estatua |
Taldeak | 363 |
Maila | 5 |
Igoera | 2.B mailara |
Jeitsiera | Erregionalera |
Garaipen gehien | Caudal Deportivo (16 Liga) |
Webgunea | www.lfp.es |
Historia
aldatu1929an sortu zen. Hasiera hartan 33 taldek jokatu zuten 8 taldetan banaturik eta txapeldunak Club Gijón, Barakaldo CF, Atlético Aurora Pamplona, Patria Zaragoza, Club Deportivo Castellón, Sporting Sagunto, Fútbol Club Cartagena eta Recreativo de Huelva izan ziren. Hurrengo urteetan aldaketa handiak izan zituen, batzutan egon ere ez zen egin, baina 1943tik aurrera Espainiako hirugarren kategoria bihurtu zen arte. 1977-78 denboraldian ordea Bigarren B maila eratu zen eta hirugarren mailak kategoria bat galdu zuen, laugarrena bihurtuz. Eskualdeen arabera zatitu zen eta multzo gehiagotan banatu zen.
1986an izan zen azken berrantolaketa eta 16 talde eratu ziren, guztira 364 futbol talde bertan banatu zirelarik. Laugarren multzoan Euskal Autonomia Erkidegoako taldeek jokatzen dute. Nafarroako Foru Erkidegoko taldeek berriz hamabosgarrenean. 2004-05 denboraldirarte Errioxako Autonomi Erkidegoko taldeek nafarrekin batera jokatzen zuten baina ordutik bi taldetan banatuta aritu dira. Aipatzekoa da SD Oyonesa (Araba) eta CD Vianés (Nafarroa) taldeek errioxarrekin batera jokatzen dutela hamaseigarren multzoan gertutasun geografikoagatik.
COVID-19
aldatu2019-2020 denboraldia 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz etenda gelditu zen. Maiatzaren 6an erabaki zen liga ez berrekitea eta sailkapenak une horretan zeuden bezala uztea. Multzo bakoitzeko aurreneko laurek igoera play-offak jokatu zituzten elkarren artean eta bakarra igo zen Bigarren B mailara. Ez zen jaitsierarik izan baina azpiko mailetatik taldeak igo ziren, IV taldean probintzia bakoitzeko bana eta XV multzoan Lehen Autonomikotik hiru[1]. Horren ondorioz talde kopurua handitu egin da 2020-21 denboraldirako eta txapelketak egitura berezia hartu zuen. Bi fasetan jokatu zen. Lehenengo fasean 11 taldetako bi multzo osatu ziren. Bigarren fasean multzo bakoitzeko hiru talde onenek igoera fasea jokatu zuten eta azkenengo bostek jaitsiera fasea.
Bigarren B maila desagertu egin zen eta haren tokian bi maila berri sortu ziren, Lehen maila RFEF (Espainiako liga sisteman hirugarrena) eta Bigarren maila RFEF (Espainiako liga sisteman laugarrena). Honen ondorioz Hirugarren maila RFEF ere sortu zen, liga sisteman bosgarren kategoria izango zena.
Euskal taldeak (1929-1986)
aldatuHirugarren mailak hainbat antolaketa desberdin izan zituen urte guzti hauetan eta sarritan euskal taldeak multzo desberdinetan kokatuak izan ziren. Hauek dira euskal taldeek 1929-30 eta 1985-86 denboraldien artean izandako garaipenak:
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Barakaldo CF | 7 | 1930, 1931, 1958, 1963, 1964, 1972, 1977 |
Eibar KE | 7 | 1951, 1953, 1962, 1963, 1967, 1982, 1986 |
CA Osasuna | 7 | 1932, 1948, 1949, 1969, 1975, 1977, 1986(B) |
Deportivo Alavés | 4 | 1941, 1961, 1965, 1968 |
Arenas Getxo | 3 | 1946, 1947, 1960 |
Elgoibar KE | 2 | 1956, 1957 |
Real Unión | 2 | 1958, 1964 |
Bilbao Athletic | 2 | 1967, 1969 |
Sanse (Real B) | 2 | 1960, 1980 |
CD Tudelano | 2 | 1955, 1984 |
Baskonia KE | 2 | 1957, 1985 |
Erandio KE | 1 | 1945 |
Sestao Sport | 1 | 1954 |
Getxo KE | 1 | 1959 |
Indautxu KE | 1 | 1968 |
Cultural Durango | 1 | 1983 |
Santurtzi KE | 1 | 1984 |
Euskal taldeak 1987tik aurrera
aldatuHona hemen 1986-87 denboralditik euskal taldeak aritu diren multzoetako irabazleak:
Palmaresa
aldatuGaraipenak (1986-87tik aurrera)
aldatuIV multzoa
aldatu- Taldeka:
Garaipenak | Taldeak |
---|---|
5 garaipen | Portugalete |
3 garaipen | Real Sociedad B |
2 garaipen | Real Unión, Lemoa, Baskonia, Sestao River, Zalla, Laudio, Alavés (A+B), Durango |
garaipen 1 | Barakaldo, Santurtzi, Hernani, Amurrio, Gasteizko Aurrera, Touring, Lagun Onak, Amorebieta, Leioa, Zamudio |
- Probintziaka:
Probintzia | Garaipenak | Taldeak |
---|---|---|
Bizkaia | 20 | Portugalete, Lemoa, Baskonia, Sestao River, Zalla, Durango, Barakaldo, Santurtzi, Amorebieta, Leioa eta Zamudio |
Gipuzkoa | 8 | Real Sociedad B, Real Unión, Hernani, Touring eta Lagun Onak |
Araba | 6 | Laudio, Alavés (A+B), Amurrio eta Gasteizko Aurrera |
XV eta XVI multzoak
aldatu- Taldeka:
Garaipenak | Taldeak |
---|---|
9 garaipen | Peña Sport |
8 garaipen | Calahorra |
4 garaipen | Izarra |
3 garaipen | Tudelano, Varea, Osasuna B eta Haro Deportivo |
2 garaipen | Mirandés, Azkoien, Valle de Egüés, Logroñés eta Mutilvera |
garaipen 1 | Fundación Logroñés, Alfaro, Oyonesa, Náxara, Donibane eta SD Logroñés |
- Probintziaka:
Probintzia | Garaipenak | Taldeak |
---|---|---|
Nafarroa | 26 | Peña Sport, Izarra, Tudelano, Azkoien, Valle de Egüés, Osasuna B, Donibane eta Mutilvera |
Errioxa | 20 | Calahorra, CD Logroñés, Haro Deportivo, Fundación Logroñés, Alfaro, Varea, Náxara eta SD Logroñés |
Gaztela eta Leon | 2 | Mirandés |
Araba | 1 | Oyonesa |
Estatistikak (1929-30etik aurrera)
aldatuGaraipenak
aldatu2019-20 denboraldiaren amaierako datuak.
Pos. | Taldea | Garaipenak |
---|---|---|
1 | Caudal Deportivo | 16 |
2 | CD Eldense | 12 |
Gimnástica de Torrelavega | 12 | |
4 | CD Atlético Baleares | 11 |
CP Cacereño | 11 | |
6 | Peña Sport | 9 |
Calahorra | 9 | |
Sevilla Atlético | 9 | |
CD Puertollano | 9 | |
UD Las Palmas B | 9 | |
11 | Barakaldo CF | 8 |
UD Salamanca | 8 | |
Albacete Balompié | 8 | |
CE Constància | 8 | |
Pontevedra CF | 8 | |
CD Don Benito | 8 | |
17 | Eibar KE | 7 |
Levante UD | 7 | |
CD Badajoz | 7 | |
Valencia B | 7 | |
CD Toledo | 7 |
- Beste euskal talde batzuk: Alavés (A+B, 6), Real Sociedad B (5), CD Tudelano (5), Portugalete (5), Real Unión (4), Baskonia (4), Izarra (4) eta Sestao (Sport+River) (3).
Denboraldiak
aldatu2018-19 denboraldiaren amaierako datuak.
Orokorra
aldatu# | Taldea | Denboraldiak |
---|---|---|
1 | Murcia Imperial (Murcia B) | 66 |
2 | Getxoko Arenas | 61 |
3 | CD Eldense | 57 |
CE Constància | 57 | |
5 | CD Tudelano | 55 |
Racing de Santander B | 55 | |
CE Europa | 55 | |
8 | CE Manacor | 54 |
CP Cacereño | 54 | |
10 | CD Atlético Baleares | 53 |
Gimnástica Segoviana CF | 53 | |
Baskonia | 53 | |
13 | CD Don Benito | 52 |
UD Poblense | 52 | |
Arosa SC | 52 | |
16 | Club Lemos | 51 |
Caudal Deportivo | 51 | |
18 | Coria CF | 51 |
CD Mirandés | 50 | |
CD Calahorra | 50 | |
Atlético Monzón | 50 | |
UP Plasencia | 50 | |
23 | CD Guadalajara | 49 |
Club Siero | 49 | |
25 | Getxo KE | 48 |
Txantrea | 48 | |
Balompédica Linense | 48 | |
CF Reus Deportiu | 48 | |
Gimnástica Torrelavega | 48 | |
Deportivo Fabril (Depor B) | 48 |
Euskal taldeak
aldatu# | Taldea | Denboraldiak |
---|---|---|
1 | Getxoko Arenas | 61 |
2 | CD Tudelano | 55 |
3 | Baskonia | 53 |
4 | Txantrea | 48 |
5 | Getxo KE | 48 |
6 | Oberena | 47 |
7 | Tolosa FK | 43 |
8 | Real Unión | 40 |
9 | Sestao (Sport 30 + River 10) | 40 |
10 | Cultural Durango | 39 |
11 | Erandio | 39 |
12 | Peña Sport | 36 |
13 | Amorebieta | 36 |
14 | Izarra | 36 |
15 | Burlades | 34 |
16 | Valle de Egüés | 33 |
17 | Gernika | 33 |
18 | Santurtzi | 33 |
19 | Lagun Onak | 32 |
20 | Zalla | 31 |
21 | Aurrera Ondarroa | 31 |
22 | Portugalete | 30 |
23 | Eibar | 28 |
24 | Iruña | 28 |
25 | Elgoibar | 28 |
26 | Beasain | 27 |
27 | Real Sociedad B | 27 |
28 | Donibane | 26 |
29 | Touring | 25 |
30 | Azkoien | 24 |
Multzo bakoitzaren historia
aldatu- Espainiako futbol ligako hirugarren mailako IV taldearen historiala (Euskal Autonomia Erkidegoa)
- Espainiako futbol ligako hirugarren mailako XV taldearen historiala (Nafarroa)
- Espainiako futbol ligako hirugarren mailako XVI taldearen historiala (Errioxa)
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «La Segunda B y Tercera tendrán ascensos pero no descensos» La Vanguardia 2020-05-06 (Noiz kontsultatua: 2020-09-12).