Orube plaza
Orube plaza[1] Bizkaiko Portugalete hiribilduko plaza bat da. Udaletxe, hotela eta itsasadarraren artean dago.
Orube plaza | |
---|---|
Hotelaren ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Portugalete |
Koordenatuak | 43°19′N 3°01′W / 43.32°N 3.02°W |
Gerra Zibil ostean, 1938an, Udalak izen tradizionala aldatu eta Generalísimo Franco izendatu zuen. 1979ko irailaren 28ko udalbatzak toponimo frankista guztiak kendu zituen eta jatorrizko izena berreskuratu zuen.[2]
Plazan bertan, estilo-nahasketa nabaria erakusten duen mende hasierako Musika kiosko ikusgarria ageri zaigu. Plazaren erdi-erdian, berriz, Victor Txabarriri eskainitako monumentua altxatzen da, XIX. mende amaierako euskal ekonomia eta politikagintzan eragin handia izan zuen portugaletetarraren oroimenean.[3]
Enparantza edertzen laguntzen duten beste bi eraikinak 1884ko udaletxe barroko-neoklasikoa (arkupeduna eta tonu urdinetan margotua dagoenez oso ikusgarria geratzen dena), eta estilo kolonialean (beste batzuentzat neoklasikoan) egindako Hotela dira.[3]
Iruditegia
aldatu-
Plazaren ikuspegia
-
Musika kioskoa
-
Plazako eraikin bat
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren EODA. Portugaleteko kale izendegiaren proposamena. Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzua.
- ↑ La historia del nombre de la calle Carlos VII. El Mareómetro 2014-10-28.
- ↑ a b Nerbioi itsasadarra Bilbo-Trapagaran-Zierbena-Zanturtzi-Portugalete-Getxo. in: Ihesi: Euskal Herriko gida. Argia.