Txalet
Txaletak Alpe aldeko ohiko zurezko eraikinak dira. Teilatuak maldan dituzte eta teilatu-hegalak fatxadatik ateratzen dira.
Aspaldi batean, Suitzako artzainek abeletxe bezala erabiltzen zituzten, eta uda iristen zenean, abereak garaiera gutxiagoko larretara eramaten zituzten. Gainera, artzainak han bizi ziren eta abereek ekoitzitako esnearekin gurina eta gazta egiten zuten kontserba zedin.
Haatik, gaur egun, txaleta, estilo hau jarraituz eraikitako edozein landetxe edo etxebizitzari deritzo.