Deustu Kirol Elkartea

Deustu Kirol Elkartea Deustuko futbol taldea da. 1913an sortua, egun Bizkaiko Ohorezko futbol mailan ibili da azken urteetan baina 2015ean Hirugarren Mailara igo da.

Sociedad Deportiva Deusto
Escudo de la Sociedad Deportiva Deusto.svg
Ezizena(k) Tomatero, Deustu
Sorrera 1913 (107 urte)
Futbol zelaia Etxezuri [1]
Bilbo
inaugurazioa: 2005
Presidentea Aner Sanchez Basaguren
Entrenatzailea Aitor Calle Hernández
Liga Hirugarren Maila
2019-20 IV multzoko 18.a
Webgunea www.sddeusto.es
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1947ko taldea.

HistoriaAldatu

Sociedad Deportiva Deusto 1913an sortu zuten, Deustu Bilboko auzo bihurtu baino 12 urte lehenago, antzinako Club Union Fortuna-Deusto F.B.C desagertu zen urte berean.

1920ko hamarkadan Bizkaiko talderik indartsuenetariko bat zen Athletic Club eta Getxoko Arenas taldeekin batera.

1950eko hamarkadan Deustuko Unibertsitatearekin ituna sinatu ondoren, Deusto-Universidad izena hartu eta Hirugarren Mailan jokatu zuen. Hantxe eman zituen 10 denboraldi: 1956 eta 1963 artean, 1964-65 denboraldia eta 1966 eta 1968 artean.

Berriro 1979tik 1985ra Mailara itzuli zen eta 1979 eta 1982 artean Espainiako Futbol Errege Kopa jokatu zuen.

UniformeaAldatu

  • Lehenengoa: Zamarra gorria eta praka txuriak.
  • Bigarrena: Zamarra urdinak eta praka urdinak.[1]

Futbol ZelaiaAldatu

Deustuko Etxezuri futbol zelaian jokatzen du, 2005ean irekia eta Ibarrekolandatik gertu kokatuta. [2] Futbol zelai honek 100x61-ko dimentzioak ditu.[2]

DatuakAldatu

2019-20 denboraldia barne.

IbilbideaAldatu

Denboraldia Maila Emaitza
2006-07 Bizkaiko Ohorezko Maila 14.a
2007-08 Bizkaiko Ohorezko Maila 15.a
2008-09 Bizkaiko Ohorezko Maila 9.a
2009-10 Bizkaiko Ohorezko Maila 9.a
2010-11 Bizkaiko Ohorezko Maila 6.a
2011-12 Bizkaiko Ohorezko Maila 4.a
2012-13 Bizkaiko Ohorezko Maila 10.a
2013-14 Bizkaiko Ohorezko Maila 10.a
2014-15 Bizkaiko Ohorezko Maila 1.a
2015-16 Hirugarren Maila 16.a
2016-17 Hirugarren Maila 7.a
2017-18 Hirugarren Maila 8.a
2018-19 Hirugarren Maila 15.a
2019-20 Hirugarren Maila 18.a

Kanpo estekakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Bizkaiko Futbol Federakundea |Federación Vizcaína de Fútbol» fvf-bff.org . Noiz kontsultatua: 2018-11-11.
  2. (Gaztelaniaz) «Bizkaiko Futbol Federakundea |Federación Vizcaína de Fútbol» fvf-bff.org . Noiz kontsultatua: 2018-11-11.