Elgoibar

Gipuzkoako udalerria

Elgoibar Gipuzkoako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Debabarrena eskualdekoa, Bizkaiarekiko mugakidea. 39,11 km² ditu, eta 11.481 biztanle zituen 2016. urtean. Herri guztiz industriala da Erdi Arotik, makina-tresnaren sektoreko enpresa asko baititu.[4] Makina Erremintaren Museoa eta IMH Fabrikazioaren Zentro Aurreratua Elgoibarren daude.[5][6] Horregatik, makina-tresnaren hiriburua deritzo.

Elgoibar
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Deba ibaia, Elgoibartik igarotzen
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaDebabarrena
Izen ofizialaElgoibar
AlkateaAne Beitia (EAJ-PNV)
Posta kodea20870
INE kodea20032
Herritarraelgoibartar
Kokapena
Koordenatuak43°12′51″N 2°25′01″W / 43.214166666667°N 2.4169444444444°W / 43.214166666667; -2.4169444444444
Map
Azalera39,11 km²
Garaiera51 m
Distantzia47 km Donostiara
Demografia
Biztanleria11.500 (2023)
20 (2022)
alt_left 5.874 (%51,1) (%49,9) 5.739 alt_right
Dentsitatea294,04 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 8,28
Zahartze tasa[1]% 23,9
Ugalkortasun tasa[1]‰ 54,31
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,43 (2011)
Genero desoreka[1]% 9,3 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,11 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 59,34 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 35.9 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 46.91 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1346ko abenduaren 20an
Webguneahttps://www.elgoibar.eus

Geografia aldatu

 
Elgoibar airetik ikusita.

Mugakideak aldatu

Iparraldean Mendaro, hegoaldean Eibar eta Soraluze, ekialdean Azkoitia eta Bergara, eta mendebaldean Markina-Xemein eta Etxebarria (Bizkaia) mugakide ditu.

Azkarateko mendateak Azkoitiarekin lotzen du, eta San Migelekoak Markinarekin.

Inguru naturala aldatu

Inguruneko mendien artean Irukurutzeta (899 m) eta Karakate (749 m) ekialdean eta Kalamua (768 m) mendebaldean aipatzekoak dira.

Deba ibaiak udalerria zeharkatzen du hegoaldetik etorrita itsasorako bidean iparralderantz.

1988ko uztailaren 19an uholde larriak jasan zituen herriak, ibaia gainezka egitean.

Auzoak aldatu

Historia aldatu

Elgoibarko hiribildua Alfontso XI.a Gaztelakoak[8] 1346an fundatu zuen eta ibarraren hondoan dago kokatua, Deba ibaiaren ertzeko orube lau batean, ibaiak meandro bat eratzen duen puntuan. Leku estrategikoan dago kokatua, Bizkaiko Jaurerriarekin muga egiten baitu.

Karakate-Irukurutzeta mendikatean dauden monumentuek (megalitiko zein hilobi-monumentuek) garai hartan lur haietan bizi izan zela adierazten digute.

Elgoibarko historiaren hastapenak Marquina de Yuso zeritzon eremuan ditugu (egungo Soraluze eta Elgoibar). Alfontso XI.a Gaztelakoak 1346an sortu zuen Villa Mayor de Marquina izenarekin, biztanleek egindako eskaera bati hiri-gutun baten bitartez erantzunez. Horrela, bi sortu zituen: Placencia de las Armas (Soraluze; 1343) eta, gerora, Elgoibar izango zena.

Hiri-gutunak dioenez, Villa Mayor de Marquina hiribildua Campo de Elgoibar izeneko tokian fundatu zen, Olasoko San Bartolome monasterioari zegozkion lurretan. Lur haietan aurkitu zituzten edo aurkituko zituzten urre eta zilar-metatze guztiak, eta eraikiko ziren burdinola guztiak herritarrei uzten zizkien arren, haiek guztiak erregearen jabetzakoak ziren; hala ere, ordurako eraikita zeuden burdinola eta etxalde guztiek norbanakoenak izaten jarraituko zuten. Eskubideei dagokienean, ohiko eskubideak mantendu ziren: batetik, hiribildua harresiz inguratu zuten; bestetik, elizari egin beharreko hamarren ordainketa; azkenik, agintariak aukera zitzaketen.

Metalurgia funtsezkoa izan da. Burdinolek beren foruak izan zituzten; burdinolen forua Alfontso XI.ak eman zuen 1335eko azaroaren 8an (hiribildua sortu aurretik). 1446an ola-jabeen eta olagizonen arteko ordenantzak egin ziren. Burdina itsasontziz ekartzen zuten Bizkaitik Debako portura. Ondoren, ibaian gora, Altzolaraino eramaten zuten gabarretan. Gero, gurdizainek, idiek tiratutako gurdietan, materiala zegokion burdinolaraino ekartzen zuten. Landutako materiala, azkenik, Gaztelara eramaten zuten gurdizainek.

1617an parrokia-eliza erdigunean egin, eta haren lekuan hilerria eraikitzea erabaki zuten. 1777an bukatu zituzten lanak.

Elgoibarrek hainbat hondamendi pairatu izan ditu:

  • 1560 eta 1617an, bi sute izan ziren. Lehenengoan, hirigunea erabat suntsitu zuen, etxeak egurrezkoak baitziren, eta bigarrenean, erdiguneko zatirik handiena suntsitu zuen.
  • 1552, 1834 eta 1983an Deba ibaiko urek hiribildua hartu zuten.

Burdin ekoizpenean izan zen industriaren garapenak-labe-garaiek-burdinolen gainbehera ekarri zuen: ibai-nasa desagertu zen. Horrekin batera, makina-erreminta alorrean hainbat lantegi sortu ziren,esaterako, 1913an Jose Leon Ciaran eta Eulogio Estarta Landak sortutakoa. Armagintza-lanak XX. mende arte iraun zuen. 1936ko gerran, indar kolpistak Gipuzkoan mendebalderantz barreiatu ziren Donostia azpiratu ondoren, eta irailaren 21ean Elgoibar mendean hartu zuten. Frontea Elgoibar eta Eibar artean kokatu zen 7 hilabetez.

Gerraosteko industriaren hedapenak hazkuntza ekonomiko handia ekarri zuen; ondorioz, hazkunde demografikoa nabarmena izan zen herrian, Espainiako leku batzuetatik jendea etorri baitzen lanera. XX. mendearen bukaerako krisiak populazioaren jaitsiera ekarri zuen. Makina-erremintak Eusko Jaurlaritzako laguntza jaso zuen, eta MCC (Mondragon Kooperatiba) barruan sartu zen. Izandako garapenak eta ikerketari dagokionean, egindako lan eskergak oso lehiakor egin zuten mundu osoan.

XXI. mendearen hasieran, krisia gaindituta, Elgoibar egonkor hasi zen, eta eskualdeko bigarren hirigune bilakatu da Eibarrek eta Ermuak osatzen duten hirigunearen atzetik.

Ekonomia aldatu

 
Deba ibaia.

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea %0,4; bigarren sektorea %59,7; hirugarren sektorea %37,1. Eraikuntzaren sektorea %2,8.[9]

Industriak garrantzia handia izan zuen herriaren ekonomian hiribilduaren hastapenetatik (1346), hura izan baitzen zutabe nagusia. Garai hartan, erregea urre eta zilar ustiapenaren eta burdinoletan ekoizten zenaren jabe zen.

Industrializazio garaian, orduko industria makinak ekoizten zituen fabrika-sare bilakatu zen; ondorioz, hiribildua Espainiako makina-erremintaren hiriburu bihurtu zen Danobat, Etxe-tar, Kondia edo Geminis enpresekin.

Merkataritza izan da bigarren zutabea. Dena den, merkantzia-bideak aldatu zirenean eta Etxegarateko errepidea ireki zenean, indarra galdu zuen.

Lehen sektorea aldatu

 
Sigma enpresa.

Orografia eskasak eragin handia izan du nekazaritza eta abeltzaintzan, bigarren mailan zokoraturik egon direlarik. Jasotako uztaren zati handiena etxeko kontsumorako izan da, gainontzekoa herriko eta inguruko azoketan saltzeko. Halere, baserritarrak bizimodua aurrera ateratzeko, baserriko lana kaleko lan industrialarekin uztartu behar izan du.

Meatzaritza garrantzitsua izan da eta da. Mendiak kareharrizkoak zirenez, hainbat harrobi izan ditu. Kobre eta berunezko meategiak izan ziren.

Bigarren sektorea aldatu

 
Industrialde bat Elgoibarren.

Elgoibarko industriako produktu izarra makina-erreminta dela argi dago: Espainia mailan, ekoizlerik handienetakoa.

Antzina, burdinolen ugaritzeak haiek Burdinolen Forua izatea ekarri zuen. Hura izan zen XX. mende hasieran, burdinoletako ur instalakuntzak eta errotak aprobetxatuz, elektrizitatea sortzeko, hasi eta egun hain garrantzitsua den industriaren sorlekua. Makina-erreminta lehen fabrika 1913an Jose Leon Ciaran eta Eulogio Estarta Landak sortutako zulagailu fabrika izan zen. Urte batzuk beranduago, Estarta eta Teodoro Ecenarrok Estarta y Ecenarro sortu zuten makina-erremintan jardunez. 1938an Sigma markako josteko makinak egiteari ekin zioten. Gune hartatik hainbat lantegi eta industria-laguntzaile sortu ziren.

Hirugarren sektorea aldatu

 
Makina erremintaren museoa.

Herritarrei oinarrizko zerbitzuak (osasuna, hezkuntza, merkataritza, kirola...) bermatzen dizkien azpiegitura du.

Enpresa nagusiak aldatu

Euskal Industria katalogoaren arabera,honako hauek dira 50 langile baino gehiago dituzten enpresak:

  • Alcorta Brockhaus, SA: automobilgintzarako altzairu forjatuzko osagaien fabrikatzailea.
  • AVS Added Value Solutions: zientzia-industria eta makina-erremintarako diseinu eta tresneria fabrikazioa.[1]
  • Engranajes Grindel, SA: engranajeen fabrikazioa.[2]
  • Etxe-Tar, SA: makina-erreminta.[3]
  • Unzeta Burdindegia, SA: handizkako industria-horniketa.
  • Goiti, S koop.: makina-erreminta.[4]
  • Goratu, SA: makina-erreminta (tornuak eta fresatzeko makinak).[5]
  • Danobat Taldea, S koop.: makina-erremintaren diseinu eta fabrikazioa.[6]
  • Ideko S Koop: teknologia-zentroa makina-erremintarako I+G.[7]
  • Ina Rodisa, SA: errodamendu-orratz eta transmisio-errotulen fabrikazioa.[8]
  • Ojmar, SA: sarraila fabrikazioa.[9]
  • Spool Sistemak, SA: aluminio injektatuan egindako piezak fabrikazioa.

Demografia aldatu

 
Deba ibaia eta alde zaharreko etxeak.

Inguruko beste herri batzuetan bezala, XX.mendearen erdialdetik Espainiako GerraZibilaren ondorengo garapen industrialaren eta industrializazio horrek eragin zituen immigrazio guztien ondorioz Elgoibarren ere populazioaren hazkunde nabarmena gertatu zen. Biztanleriaren gorakada handiena zehazki 1950 eta 1960 urteen tartekoa izan zen,  urteko batezbesteko hazkunde tasa metatua %4,67 izani;izan ere,  1950. urtean 7.000 biztanle baino gutxiago zituen Elgoibarrek eta 1960an 10.841. Honen adibide garbia dugu Sigma auzoa, Sigma enpresaren ondoan zegoena, gerraosteko industria-hedapenaren ondorioz izandako hazkunde ekonomiko handiak erakarrita herrira iritsi ziren langile ugarien familiei ostatu emateko helburuarekin sortu zen auzo hau.

Baina, biztanleria hau murriztu egin zen XX. mendearen amaiera aldean, krisi garaian kokatzeaz gain, 1980an Mendaroko Garagartza auzoa Elgoibartik bereizi zen eta hiru urte beranduago Mendarok Elgoibar eta Mutriku udalerrien desanexioa sinatu zuen. Horrez gain, heroinaren kontsumoaren ondorioz, Elgoibarrek Europa mailan HIESak eragindako heriotzen indize altuenetakoa zuen, eta horrekin batera, 1995ean Sigmaren itxiera eman zela. Beraz, 1980ko hamarkadatik aurrera Elgoibarrek biztanleen kopuru handi bat galdu zuen, 1980an 13.739 pertsona izanik eta 2002 urtean 10.614, hau da, biztanleen %25 inguru. Hala ere, XXI. mendearen lehen hamarkadan, egoera ekonomikoa hobetzean, populazioa berriro hazi zen, 2022ko biztanle kopurua 11.480 izanik.

Bestalde, gaur egun, Elgoibarko biztanleen %51 emakumeak dira eta %49 gizonak, baina, sexuaren araberako bizitza itxaropenari erreparatzen badiogu, Elgoibarren gizonezkoen bizitza-itxaropena 2023an 79 urtekoa da, emakumezkoena aldiz 86 urtekoa. Horrez gain, jaiotza tasa 2022 urtean ‰6,10ekoa zen eta heriotza tasa ‰11,32koa.

 
Iturria: https://www.foro-ciudad.com
Elgoibarko biztanleria

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Alfredo Etxeberria hautatu zuten alkate berriro. Hauteskunde horietan EAJk eta Bilduk zazpi zinegotzi eskuratu zituzten bakoitzak, baina EAJk 500 boto gehiago lortu zituen. Euskadiko Alderdi Sozialistak bi zinegotzi lortu zituen eta PPk bat.

2015eko udal hauteskundeetan, Eusko Alderdi Jeltzaleak bi zinegotzi gehiago lortu zituen, eta Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk bat galdu zuen. Alderdi Popularrak bere zinegotzia galdu zuen. Emaitza horien ondoren, EAJ taldeko Ane Beitia hautatu zuten alkate, bere alderdiaren bederatzi botorekin eta PSE-EE taldearen boto batekin. Azken talde horrek EAJren alde botoa emango zuela esan bazuen ere, azkenean zinegotzietako batek boto zuria eman zuen.

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 2.629 boto (8 zinegotzi). EH Bilduk 2.065 boto (7 zinegotzi). PSE-EEk 560 boto (zinegotzi bat). Podemos-IU-Equok 342 boto (zinegotzi 1). Eta PPk 179 boto.[10] Ane Beitia (EAJ) izendatu zuten alkate.[11]

Elgoibarko udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 17
2.797 (% 51,65)
8 / 17
2.629 (% 45,52)
Euskal Herria Bildu
6 / 17
1.709 (% 31,56)
7 / 17
2.065 (% 35,76)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 17
677 (% 12,50)
1 / 17
560 (% 9,70)
Ahal Dugu
1 / 17
342 (% 5,92)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Euskara aldatu

Elgoibarko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak proiekturako egina, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.[12]

Mugakoa izanda, eta inguruko udalerrien moduan, Elgoibarko jatorrizko hizkera mendebaleko euskara edo bizkaieraren eta erdialdekoa edo gipuzkeraren tartekoa dugu gaur egun, Debabarreneko hizkeraren parte.[13][14] Lehenago, historiaren joanean, Elgoibarko euskara euskalki horietako batean edo bestean sailkatua izan da, dela inguru horretako hizkerek izandako aldaketengatik, dela sailkapenetan erabilitako irizpide ezberdinengatik. Kontuan hartu behar da, izan ere, hizkera biziek izaten dituzten aldaketez gainera, ondorengo euskalari hauetako bakoitzak bere sailkapen irizpideak erabili dituela, eta irizpide horiek gero eta zehatzago eta zientifikoagoak direla oro har.

Gaur egun biztanleen %60 baino gehixeago dira euskaldunak.[9] Barren da herriko euskarazko aldizkaria.

 
San Bartolome eliza.

Kultura aldatu

Jaiak aldatu

  • Urtarrila: urtarrilaren 17an San Anton jaiak izaten dira.
  • Otsaila: otsailaren 3an San Blas ospatzen da. Eskualdean oso ezaguna eta berezia den ohiturari jarraituz, San Blas opilak egin eta bedeinkatzen dira. Bestalde, inauteriak ospatzen dira.
  • Ekaina: ekaineko lehen asteburuan Trinitate jaiak izaten dira. Larunbat gauean, Trinitate bezperan, nagusien danborrada izaten da, jaietako ikuskizun nagusia. 23an, berriz, San Juan jaiak izaten dira Altzolan.
  • Uztaila: uztailaren 25ean, Santiago egunean, Sargoateko (Sallobente-Ermuaran auzoa) erromeria ospatzen da.
  • Abuztua: abuztuaren 23an San Bartolome jaiei ematen zaie hasiera. Herriko jai nagusiak dira, zaindariarenak.


Elgoibarko auzoek ere ospatzen dituzte jaiak: ekainaren 29an, Idotorbe auzokoak izaten dira; abuztuaren 10ean, Sallobente-Ermuarangoak, eta irailaren 29an, Aiastiakoak.[19]

 
Kanpaizuloko tumulua.

Monumentu megalitikoak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

 
Olasoko San Bartolome monasterioaren antzinako atelada.

Erdi Aroan planifikatutako hiribilduak hartzen duen eremuaren mugak hauek dira: ipar-mendebaldean Deba ibaia, hego-ekialdean aurreko aldea San Bartolome kalera duten etxeen atzeko aldea (zenbaki bikoitiak) eta eliza, ipar-ekialdean Altzola edo Kalebarren dorrea eta izen hori duen plaza eta hego-mendebaldean Kalegoen edo Foruen plaza eta parroki-eliza.

Hiribilduaren planoa laukizuzena da, trazatu erregularrekoa, planta berriko hirigunea baita, izan ere herritarrak bertara bizitzera joan aurretik planifikatu zen bizitokia. IE-HM zentzuan orientatutako bi kale paraleloren inguruan dago egituratua: Arrosario kalea eta San Bartolome kalea. Bi kale horien erdi aldera, eta kaleak elkarzut mozten dituelarik, kantoi estu bat dago eta, horri esker, «harresi barruko» komunikazioa erraztu egiten da.

Hiribilduaren barruko espazioa fatxada estu eta sakonera handiko lur zatietan banatua dago. Bertan mehelindun etxeak daude eta, horien bidez, etxadi laukizuzen eta erregularrak egituratzen dira, bakunak alboetan eta bikoitzak barruko aldean. Barruko aldeko etxeen fatxadak paraleloak diren bi kaletara ematen dute eta atzeko aldeak elkarri begira dituzte, hodia edo karkaba oraindik ere ongi ikusten delarik. Espazio hori argi zortasunerako erabiltzen da eta bertara iristen ziren garai batean etxeko hondakin guztiak.

 
Udaletxe barrokoa, eta aurrean soka-dantza.
 
Altzola dorretxea.

Kaleak antolatzeko elementu nagusiak muturretan daude; ipar-ekialdean Altzola edo Kalebarren dorrea, eta hego-mendebaldean Olaso dorrea, gaur egun desagertua dagoena (haren lekuan Foruen Plaza edo Kalegoen dago orain). Elementu horien aurrean daude hiribilduan daudenik eta espazio ireki zabalenak, bi kaleak puntu horietan elkartzen baitira, Nafarroa Plaza edo Kalebarren ipar-ekialdean eta aipatutako Kalegoen edo Foruen plaza hego-mendebaldean.

San Bartolome eliza eraikin monumentala eta aipatzeko modukoa da. Erdigunearen albo batean dago, ez baitzen hiribildua planifikatu zenean eraiki, geroago baizik (XVII. mendea), izan ere hirigunea jatorrian «harresi barruko» elizarik gabe planifikatu zen, funtzio hori gaur egun kanposantua den Olasoko San Bartolome monasterioak betetzen baitzuen, nahiz eta aldendua egon.

1998ko apirilaren 6an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen Elgoibarko Hirigune Historikoa, monumentu-multzo sailkapenarekin.[20]

Hauek dira eraikin nabarmenenak, hiri barnean eta kanpoan[7]:

 
Madalena ermita.

Elgoibartar ospetsuak aldatu

Militar, esploratzaile eta gobernadoreak aldatu

  • Martin Iñigitz Karkizanokoa (?-1527), Garcia Jofre de Loaisaren espedizioan parte hartu zuen itsasgizona.
  • Gabriel Krutzelegi (1635-1689), Filipinetako gobernadorea.

Erlijiosoak aldatu

  • Domingo Altzola (XVI. mendea), domingotar elizgizona, Guadalajarako artzapezpikua.
 
Altzolako zubia. Atzean bainuetxea ikusten da.

Industrialariak aldatu

  • Eulogio Estarta (1891-1955), industrialaria. Herriko SIGMA enpresaren sortzaileetako bat.
  • Bernardo Ezenarro (1873-1956), industrialaria.
 
San Pedro ermita, Idotorbe auzoan

Idazleak aldatu

Politikariak aldatu

Kirolariak aldatu

Beste batzuk aldatu

Elgoibarren ikuspegi orokorra.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Elgoibarko Makina-Erremintaren historia laburra (II). Elgoibarko udal aldizkaria.
  5. Makina Erremintaren Museoa
  6. IMH Fabrikazioaren Zentro Aurreratua (Gipuzkoa)
  7. a b https://web.archive.org/web/20211229003304/http://www.elgoibartarrenesanetan.net/pdf/gidat.pdf
  8. «Hiri-Gutuna - Elgoibarko Udala» web.archive.org 2021-12-28 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  9. a b «Web Eustat. Elgoibarko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  10. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  11. «barren.eus - Ane Beitia izendatu dute Elgoibarko alkate berriro ere» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  12. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  13. «Debabarrenekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  14. «Elgoibar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  15. Manuel Larramendi (1754): Corografía de Guipúzcoa, 1969, 301. orrialdea
  16. Pedro Irizar: Morfología del verbo auxiliar vasco, Euskaltzaindia, 2008. 5. orrialdea
  17. Koldo Zuazo: Euskalkiak: euskararen dialektoak, Elkar, 2008.
  18. «Saio honetan ikusittakuak erakusten dabenez, Debabarreneko berbetak egitten dabe mendebaleko euskalkixaren eta erdialdekuaren arteko loturia, eta baitta, beste negurri baten, Antzuola eta Bergara aldekuak be.» (Koldo Zuazo [1999]: Deba ibarreko euskeria. Antzuolako, Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Eibarko, Elgoibarko, Eskoriatzako, Leintz-Gatzagako, Oñatiko eta Soraluzeko udalak, 1999.)
  19. «Jaiak - Elgoibarko Udala» www.elgoibar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  20. Monumentu-multzo izendapena, EHAAn.
  21. Agirre-Goia, Eñaut. «Hiru adibide berri, emakume bertsolariak beti plazan aritu diren adierazgarri.» (PDF) Ikergazte 2019, Giza zientziak eta artea, 148-152 (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa