Inazio Ibero
- Artikulu hau arkitekto barrokoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibero (argipena)».
Inazio Ibero Erkizia (Azpeitia, Gipuzkoa, 1684 – 1766ko ekainaren 30 ) arkitekto barroko gipuzkoarra zen.
Inazio Ibero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azpeitia, 1684 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1766ko ekainaren 30a (81/82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Garrantzi handia izan zuen Gipuzkoako herrien itxura ematean, berak eraiki baitzituen hainbat herrietako elizen kanpandorre barrokoak: Andoain, Elgoibar, Hondarribia, Ibarra eta Usurbil. Baita ere Koruko Andre Mariaren elizaren fatxada Donostian. Bilbon San Nikolas Barikoaren eliza proiektatu zuen.
Haren maisutasun eta jakintza zela-eta Loiolako santutegiko maisu eraikitzaile izendatu zuten, Carlo Fontana arkitekto erromatarrak proiektatutako basilika eta josulagunen apaiztegiaren lanak jarraitzeko. 1766an hil zenean Xabier Inazio Etxeberriak hartu zituen bere gain.
Eraikin gehienetan bere seme Frantzisko Ibero arkitektoarekin egin zuen lan.
Lan garrantzitsuak
aldatu- 1733-1766 : Loiolako santutegiko maisu eraikitzailea:
- 1750 inguru : Koruko Andre Mariaren basilikaren fatxada (Santa Maria eliza), Donostia
- 1747 : Udaletxea, Deba, Gipuzkoa
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inazio Ibero |